Aberatsak
Juana de Ibarbourou
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Ar nazu bai eskutik. Ta goazen euritara
Oiñutsik, erropa gutxi, aterkirik gabe,
Aizean adatsa dala ta gorputza uraren
Ezetasun gardenezko laztan goxoetara.
Auzoak egin bezate par! Gu gazte gera bai
Ta biok alkar maite izan, euria atsegin,
Zorionekoak gera apaltasun apalez,
Larretxoriak bezela urrumaka, alai.
Aruntzago daude soro ta, akazi bidea,
Aundiki pobre aren landetxe ikusgarria,
Aberats ta gizena bere urre guztiakin.
Ezin lezaikegu eros Iainkoak emandako
Gure altxor kutunaren aletxo bat ere
Ariñak izan, gazteak, maitasunez beteak.
|