| 
 
 
Itundasun
 
 
 
Juana de Ibarbourou
 
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
 
 
 
Irule langillea euntzen dakusgu sare illuna,
 
Urduritasun bakan, eraman maitetsu aundienez.
 
Bai bikain, zoragarria, baliz egiña liño utsez
 
Ta, aramu ori, beltz izan bearrean urreduna!
 
 
 
Baratza baztertxo berezi eta itzaltsu batean
 
Irule illetsua iosi ta iosi ari da bere euna.
 
Ta intzak arbitxiak izartuz bere sare gañean
 
Maitariak ditu euzki, elur, goiz-arrats, illargi leuna.
 
 
 
Aramu lagun: Zuk bezela diardut nik lan ixillean,
 
Ametsik bikañenak eundu, gogo sendoz urreztatzen.
 
Beraz alegin berdiñak alkartzen gaituzte bidean.
 
 
 
Zure nekeak illargi ta intzak dizute ordaintzen.
 
Iainkoak iakin nereagatik nik zer iaretsi nezaken!
 
Iainkoak iakin o, aramu, zer sari emango didaten!
 
 
 
              
             |