|
Azkatasun egarri
B. Enbeita
Txoritxua, zu zagoz
alai abeslari;
abeztuten dautzazu
azkatasunari,
egaz ibil nai dozu
aterri naiz euri
jiraka ta jiraka
zelai berdiari
Txoritxua, guk bere
ori geuke gure,
azkaturik ikusi
gure euskal lurre;
itzik eiten ba'dogu
lepora egurre,
ixilduten bagara
barruan tristure.
Txoria, pozik zabiltz
or larra artian
ze laket egin zeinke
zure abestian?
baña sartzen zaitue
kaiola batian
ta biar-bada euki
antxe il artian.
Gu be gagoz kaiolan,
ai, neure txoria!
Jaio giñan erria
ez dogu geuria,
maite dunak benetan
barruz aberria:
«azkatasuna», au da,
geure egarria!
|
|