L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Oiñazea

 

S. Onaindia

 

Bideari dautsola odola zanbulu...

Ez zaitez koldar! Begi emon! Ez dakusu?

        Kristo'k itxia

        samiña dozu,

        oiñatz bizia!

Osoro da nekaitza, goi-aintzaz betea,

azkenik ez daun zeru zorion bidea!

 

Kristo'ren zauri laruak dituzu —ez uka!—

betirauneko lelo lez, argi jaurtika:

        ortik ikusten

        zelai bikaiñak,

        dana edertzen...

Eta Lurreko zelai unetan liliak

jarten yatazan zeru odolez jantziak.

 

Suntsitzaille gezirik ez dauka Jainkoak

bere eskuetan, eta bai maite pikoak.

        Jainko eskuak

        zauritu doguz

        erru bakoak.

Esku zaurtuak ezin dabe gaur zauritu,

errukia bai dabe onbera, maitetsu.

 

Mundu-Euzkiak ditu apaintzen ederrez

Lurreko gauzak millaka bizi-kolorez.

        Baiña, itzalduren

        zeru azpiko

        izarra, urren.

Arago, aitu! ilten zidorren diztira, ta

Geroaren onak ikusten ez dira.

 

Maindira baltza edatu alako gabean,

—mundukoa ta gogo arena, aurrean—

        liliak oro

        ubelez dira

        jazten osoro;

inguruaren arrats eresi bikaiña,

ezustean oi da urtu, itzali min aiña.

 

Ortzi sapaian, ikus, gozo baizen lerden,

ñirñir barriak yakuz alaiki erneten;

        kai-argi urrin,

        —erakarleak,

        gauaren sorgin—.

Goiko aberrirako bide gidariak,

illun-mamarroaren aienatzailliak.

 

Egia dautort: zerbait alai esan naiez,

naiz-eta ez idoro biotzaren pozez,

        ezerk ez gaitu

        zerurantz miñak

        aiña biurtu.

Orla dagi gauak be, orduen ozkirriz,

samin-gauak orixe, goira itzul-eraziz.

 

Ugoldeak zelaia azpian artzean,

jentea da kokatzen goitxoko unean;

        orixe dogu,

        ain zuzen bere,

        gauaren frutu:

beeko lokatza itxirik, zerurantz eragin,

giza-xede sotilla zerua izan dadin.

 

Ez zaitez urrun-azi oiñaze bidetik,

miñik geienak, zurl, bai datorkizuz ortik.

        Egiz samiña

        iñolaz bere

        Jaunak egiña.

Askok, baiña, geiegi dauskue pairatzen,

Jaunak nai bezela ez bait dabe sufritzen.

 

Ibar-landetan zear igaroz ekaitzak

nekegaitz erre ditu sekulako autsak;

        loretzan dabil,

        usain gozozko

        odeiz biribil.

Oar: giz-arimetan ez dozu bardiña

garratz estutzen dauan kezkaren samiña?

 

Miñik geien gizonak abere mordoskan.

«Negar dagiana» ez ete da egitan?

        Gazte!, erostaz...

        Eta txoriak,

        zergaitik kantaz?

Ilkor diran arimak dabiltza kantari;

il-eziñak, ostera, dagoz negarrari.

 

Aldiko atsegiña, gerokoa baiño,

Jaunari emotea al yako zaillago?

        Izana baiño

        zoria ete

        garestiago?

Ai!, bizitz-ezkutua ez dot nik ulertzen

oiñaze-ezkutua ez ba'dot sumatzen.

 

Izpillu txit narea itxas edatua,

bertan da begiratzen lerdenki zerua.

        Ulertzen ete

        diñotzudana

        nik opa beste!

Nare ba'lego beti, txoriak usteko

zerua, ta arrisku leukee cndatzeko.

 

Gizonoi litzakigu tentaldi gorena,

arriskuetan, ai!, arriskutsuena;

        tentaldi bako

        mundu jabala,

        arin, ergelto;

Aberri lirudiken erbeste begiko,

Zeru antza leukaken Lur arnas beteko.

 

Biotz ederduna da gure Goiko Jauna,

zoriontasun betez dan-dana dauana.

        «Sasiz» asea,

        alan be, dauka bira guztia.

Arantz-ziztarik ete? Zeure barrenean

or dozu —zagoz ziur— Jainkoa ur-urrean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.