Judas
Biurko
Lagunak utzirik irten da betillun
deabrua bera erraiñen erdian;
Kain'en aserre bizia aurpegian
asmoz eta gogoz pekatari lizun.
MAIXUA saltzera dijoa leiadun
diru-naikaria nausia barruan;
diruaren billa eztabil kolokan,
beretara zuzen, ba-daki zer nai dun.
Artu-eman egin, dirua arturik,
bere egitekoa burutzera joanik,
MAIXUA jarri zun etsaiaren esku;
gero erraietan suak kiskailia
baratzera joan-da zuatzaren billa,
etsi-etsian bere burua urkatu.
|