|
Gaixoetxeko leiotik
Biurko
Goiz etorri da
nere gelara
eguzkiaren izpia;
goiz ere asi
da inguruan
eguneroko bizia.
Or dago Zizur:
zenbait etxalde,
eliz ta kanpai-
dorrea;
begiratzean
gogoratzen dut
lili arteko lorea.
Kale bateko
erri ontan dut
adiskide min,
zaarra,
zintzo da, apal,
berdingabeko,
zeru-lurretan
bakarra.
Oieratuta
nagola, ezin
aren ondora
joaterik;
ajola gutxi,
beti gaude-ta
bata besteren
atzetik.
Aspalditikan
elkarren billa
gabiltza bizi-
bidean;
eta maiz elkar
dugu arkitzen
goragarrizko
billeran.
Ba-daki Berak
maite dudala
biotz kaskar au
osoaz
eta lotuta
naukala beti
maitasun-kate
gogorraz.
Ixil-ixillik
bizi izan arren
aldaretako
etxolan,
nere barnean
Arekin nago
maitasunezko
leloan.
Alde orotan
dagola, erraz
artu Arekin a
rr-eman;
Bera daramat
Berak narama
alkarganako batzean.
Ene maiteak
erakutsi dit
maitasunaren
legea:
bere biotza
eman dit eta
nik eman diot
nerea.
Zizur txikian
zaudela zenbat
urte dirade,
Jaun ori?
Ba al dakite
Zu zaitugula
zeru ta lurren
nagosi?
Zu ikustera
al datoz, eta
men ote zure
deiari?
Biotz oneko
al dira ala
lotuta diru-
leiari?
Oi, balekite
zein xamur zeran
gizonak maite
izanik;
beren biotzak
elituteke
ain otztu eta
itzalik.
Oi, ene Jesus,
bedi Zuretzat
biotz guztian
beroa,
eta ar nere
maitasunaren
len, orain
eta geroa.
|
|