|
Asaben arnasa
Luis Baraiazarra
Haien jitte xaloa
prestutasun traza,
barne-ezpal finaren
leinargizko jasa!
Neugan jaso nahi nuke
asaben arnasa
lehenean bilduz
doan bizitza-mataza.
Ezabatzear dago
lehenean irtena
denboraren altzoan
doan erretena.
Soinu goxoz zetorren
uhinaren etena!
Galdu al du ezpalak
jatorrizko sena?
Nahigabezko galderak
bihotzetik gora odolez
irakinik zotinka ahora:
arbasoen sustraiak
utzirik albora
moda berritan txoro
nora goaz, nora?
Erori ote dira
lurrera hostoak
biziaren irudi
zituen txertoak?
Ez, badiraute lehengo
iori-arrastoak
guztiz ez baitezake
gal ekaitz gaiztoak.
Neguan zuhaiztiak
zurbil eta ori
esperantzazko hostoak
ondora erori
baina ez da gezaldu
barne-gihar hori...
errauspean txingarrak
irauten du gori.
Gaurko haize zakarrak
mehatxu-kantua;
zantzu gaiztoz ondotik
xistuz ornen dua,
baina haritzak gogor
baitu zimendua
udaberriz sortuko
al zaio mendua.
Ekaitzak ehortzia
orpoen ongarri
ur-kolkoan ondua
bizitza-giltzarri.
Lehengo euskal-haritza
mendeen lokarri
esperantza-arnasa,
lerden zaigu jarri.
|
|