¡Gora! Itxarkundia-tarrak
Usagarra-zar
Iturritikan ura bezela
or dijuaz nere itzak,
Aiton Amonai eskeiñi nairik
merezitako goraltzak.
Zuen bearra badu oraindik
Euskalerriko baratzak,
zuek zerate beste lur gozo
arbaso zarren emaitzak,
erri zar oni itzal da babes
dariozuten zuaitzak.
Zugaizti ontan falta diranak
guda txarrak ebatsiak,
berak ain maite zuten mendian
obiratu ta utziak.
Erria maite izatearen
orra ondoren tristiak,
jakin, gogoan zaituztegula
biotz osoz onetsiak,
zuentzat gaurko gure zorion
eta aipamen guziak.
«Gudari», zure emazteari
deitu nai nioket «ama»,
bera da lotzen gaitun lokarri
bera da euskal anima.
Guda zitalan iturritikan
ozpin garratza erana,
naigabe askon gorde lekua
negar ixillen laguna,
zuri lagunduz bera da nire
gudari egin nauna.
Bermeotikan Urkiolaruntz
Sabi-gaiñ eta Artxanda,
or gelditzen da zuen odolez
landu zenduten galtzada.
Erri txiki bat aundi izatea
danok dakigu zailla da,
bañan askea izan daiteke
bere naia ala bada,
ontan euskaldun jokabidea
zoragarria ez al da?
Agur aitonak ondo igaro
bizitzan arratsaldia,
au da, gu jarraikide geranok
opa deikegun saria.
Gu ez bagera iristen baldin
askatasun ataria,
ez ikaratu, iritxiko da
urrengo belaun-aldia,
Gora euskera, Gora Euskadi
TA gora ltxarkundia.
|