L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Bidasoa

 

Korkostegi'tar Xanti

 

Oinati'n

1977 grg, Epaila-1.

Asteartea.

(Nere aita izan zen berrogeitamairugarren urte ilte betetzean.

Garai artan amar urteko ume nintzan. Gaur ia, ba, 64 urte ditut).

 

Bidaso erreka

Orr, Nafar-bizkarrean,

Baztan goragotik jaioa;

Beraka zatoz

Geituaz, geituaz ura.

        Izan ezinik garbiago

Bide-arriai erasoz

Borobilduz aien ertzak;

Zure sabelean arraintxoak

Ain maite zaituenak.

 

        Erretzun'en argiratuik,

Endaia'ko ondartzan

Zera ezaun aundi;

Ta bidea zoaz miaztuz

Bidez ikustari ainbat erri.

        Arraiotz eta Narbarte

Batetik,

Legasa ta Doneztebe;

Munik berago Sunbilla,

Berrizaun ere bai.

 

        Goibera doan urr narrazean

Amorraik aldatz-goran,

Ago itxita uraren aurka

Eta aurki Bera-Bidasoa.

        Besaka bateen Alkaiaga,

Ortxengo Endarlatza,

Agirin Likarlan mendi;

Or ezker-alderdira Done dan Martzial:

Ate-zabalik Behobi.

 

        Beti zu agurgarri

Euskaldunentzat,

Eren gogapen guztiak

Ekarriz itunaldi.

        Bizkar-azur arro,

Beste urbide dan-danon,

Zu bakarrik izanik

Eguerdiren lerro;

Bi zati eginik

Gure euskal aberri.

 

        Zure ur bizitan

Igeri dabiltzaz

Amorrai ta izokik

Osasun beterik.

        Gizona ostera,

Nausi bear Lukena,

Igesi dabil

Etsaien gandik;

Alkartuik dabiltzanetatik

Euzkadi joka.

 

        Aor gezurrez jantzita

Askatasun ustela,

Zertan zabiltz uxaka,

Gu emengo ba'gera?

        Ez ote degu etxean

Emen gure Ama...

Berakin euskara,

Edesti zarra,

Mendik eta ibaiak,

Lengoen araudiak?

 

        Bidasoa...! Bidasoa...!

Ur-ertz bi dituzu,

Berezizko erreka;

Baña albo bietan !zu!

        Oso euskaldun zerana.

Aiton-amonak negarti...,

Aitamak poz gabe,

Erasoz aserik billobak:

Abots zarrak entzunik

Eurenez euskara maite.

 

        Zure ur geldigorra,

Ezinbestez distikorra,

Gau ta goitik beera,

Bidari goitik beera,

Izanik jaiotzaz geza.

        Zenbat bider

Odol gorriz zera nastua,

Euskaldun semeenaz...

Igaro ezinez erak

Alde batetik bestera.

 

        Baña ala ere zu

Ba-zoaz bidez bide,

Negar malkok ixuriz,

Mendi goian sorturik

Kresal guraz biurtu.

        Olan, gazitu aurretik,

Gaitz-negarra ugaldurik,

Itoaz danon eztarrik,

Beko landan ur geldi,

Gozoro ibiltaldi.

 

        Orrelaxe, ain lenagoko,

Itzalgarri zeran erreka,

Antzin-antzinakoa,

Jarrai zure bide zarrai.

        Orreaga'ko eusle sutsuek

Euskaldun uts arek

Egin zuten edestiri.

Beraz, geiago zure urik

Ez daiten agertu nasturik

Gure anaien odolakin.

 

        Orra or! Bidasoa...

Gizantzik bear dun erreka,

Ikuskizun zoragarriena,

Olerkariren amets-ametsa.

        Bestalde, aserik arriskuz,

Erantzun bearrik ba-duk,

Ainbat euskotarren estualdi,

Eren koloka-igarin,

Ire, uretan ito eginik,

Bizitza gorde nairik.

 

        Ontan ire urak,

Edaririk zindoenak,

Kilika beraka doazenak,

Kuluk-alkik erak,

Neri irudituz seaskak.

        Or dituzu, or, sabelean,

Euskaldunik asko barruan,

Betiko iruntsiak ez daitezen

Zearka igan igariak,

Alegin gorriak eginak.

 

        Noiz arteko urrumak,

Larritasun eta neke-giroak,

Erasoketa gaiztoak

Euskotarren aurka?

        Nundik gatoz bada...

Ez ote gu emengo umeak,

Gaur gizon geranak

Gure buruen jabe izatekoak?

Gora ta gora, euskal lurra!

Diote aspergabe nire zainak.

 

        Jaiki, adorez, Bidasoa,

Azkenik ezinekoa,

Bideik zigortuena,

Guztiz maitagarriena.

        Orain ni izanik zaarra,

Egun argiren umea,

Aurrazkero ni egiña:

Baña... aziaz au baña

Mardul dut nigan izkuntza

Gelditu aurretik nire biotza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.