L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

On Joakin Bermejo (G.B.)

 

Ibai-Ertz

 

Biotzetik negarrez

artalde guzia,

artzaiak utzi baitu

munduko bizia;

jatorki erne dedin

erein zun azia,

Jauna, zuk ez ukatu

zeruko grazia

kristau izan dezagun

beti Ordizia.

 

Jaunak agindu zigun:

«ALKAR MAITATZEKO»,

ta beti prest ziñan zu

ori betetzeko;

gaixo ta beartsuei

gogoz laguntzeko,

etzendun kupirarik

esku-za baltzeko,

erriak ez du itzik

sendo eskertzeko.

 

Erriko eliza zuk

berritu zenduan,

guztiak lagunduaz

al zuten moduan;

buruausteak gaiñez

ordaintza orduan,

beste pentsamenturik

etzendun buruan,

gaur sarituko zaitu

Jainkoak zeruan.

 

Sekula etzenduen

kopetarik beltztu,

naiz ta diruarekin

sarri izan estu.

Talentua zendun da

zertarako nastu?

Edozein gizonek gaur

au beregan eztu,

Ordizia zurekin

ezin leike aztu!

 

Ogei urte auetan

erri baten Artzai,

naiz ta zuretzat leku

obek sortu nunai;

etengabe lanean,

berdin aste ta jai,

lana gaiñezka baiña

alare zuau alai,

erri zar zurekin

oroituko da, bai!!

 

Trinidade egunez

izan zan illeta,

eta eliz guztia

kristauez beteta.

Euskalerri osoa

lagun zendun eta,

zure izena zeukan

biotzen gordeta,

zure azken-agurra

etzan berriketa!

 

Zer elizkizuna zan

denok jakin garaiz,

Gotzai jauna buru ta

berrogei bat apaiz;

denak meza ematen,

au ez da bixtan maiz

sekula ikusirik

oroitutzen ez naiz,

penaz zeuden biotzak

jarri ziran alaiz.

 

Mundua utzi dezu agur,

On Joakin, arren,

etzaitez aztu

zu Ordiziakin;

biotzetikan maite

zaitun erriakin

emen utzi dituzun

arditxo auekin,

gero Goian biltzeko

denok alkarrekin!!

 

1971'n egiñak

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.