Kondaira
Magda Stella
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Aizeak zinkurin dagi Udazkenean
Orri beilegiak dira erortzen parkean...
Biotzak, alai,
anotsezko aria luzatzen dio maiteari.
Gauetako ixillean oldartsu sartzen da
irudi sendozko oroitzapen sukartua
eta, lorratz xume artean
berbizten dira esan-eziñezko gomutak...
Aldiguneak baztertzen ditu aztutzeak.
Miñeria nasimasitzen da urrun gozoaren
zugaitz artetan,
zauritzen ta egian babestzen diranak...
Aizeak txistu dagi or udazkenaz.
(Euriak argilitsezko zilipurdiak egiten ditu...)
Eta nire gogoa da iziotzen
betiorozko dizdiramen utsalez.
|