Hil da...
A. Muniategi
Hil da Gabriel Aresti,
borrokari ta amesti.
Beste mundura ihes egin du
bere mailu eta guzti.
Eskuan mailu berria
landu nahiaz Harria,
Kantauriako itsas ertzean
gure asabek jarria.
Trumoi eta hodei beltzak.
Nun dira jolas ta dantzak?
Zizel ta mailu landu beharra
Harri zaharraren ertzak.
Egun sentian zotinak
zurrunbiloan sorginak.
Goizean goizik mailu hotsa du
Aresti gure harginak.
Hargintzan ofizioa h
arrizko afizioa,
Harri landutan egin nahirik
Euskaldun Palazioa.
Gaur lehertu da lanean,
Herriaren barrenean,
Euskal Harria borobiltzeko
enpeinu ta afanean.
Hil da Gabriel Aresti,
borrokari ta amesti,
bere lurrean bizi ezinik,
mingots, garratz eta ezti.
Arrasate 75-VI-11
|