L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Legorreta'ko erretore jaunari

 

Ibai-Ertz

 

1982'ko Abenduaren 12'an, Legorretako erriak, bere erretore edo parroko dan DON JUAN PEÑAGARIKANO jaunari, omenaldi bat eskeñi zion. Egun ortan bertan, Donostiako EL DIARIO VASCO egunkariaren bidez, ondorengo sei bertso oek eskeñi nizkion.

 

Ogei urte ta beste bost juxtu E

rretore Legorreta'n,

animen artzai jardun zerade

etengabeko lanetan.

Erri guztiak maitatzen zaitu

biotz biotzez, benetan,

eta omena izango dezu

gaurko igande onetan.

 

Beartsu eta gaixoentzako

beti zerade itzala,

ikusten dezu asko ta asko

eziñean dabiltzala;

lagundutzeko zu beti prestu,

ain zerade serbitzala,

egiten ari zeraden lanak

Jaunak onetsi ditzala!

 

Denboran zear ainbat beartsu

zure ateraiño juan,

galdera auxen egiten dute:

Etxean al da don Juan?

Pozaren pozez gelditzen dira

zertxo bat jasotakuan,

baiña beti zu poz aundiagoz

oieri emandakuan.

 

Zar eta gazte, berdin aurtxoak,

alai zure ingurura,

kristauen artzai izatekoa

sortua zera mundura.

Guztientzako zu beti lagun

Jesukristo'ren modura,

zuri eskerrak anima pranko,

juanik ba-degu zerura!

 

Sermolaritzan goimaillakoa,

nun degu zure berdiña?

paregabeko etorriakin

izlari on eta piña.

Zuri entzunez, beti sortzen da,

barruan poz, atsegiña,

obe genduke, don Juan maite,

zure laurdena ba'giña!

 

Bertsoen bidez jaso zazu

gaur erri baten zoriona,

ikusten dezu zure lanakin

oso pozikan dagona.

Beti zerade apaiz jatorra,

beti zerade gizona,

itz batez garbi aitortzekotan:

BENETAKO ARTZAI ONA!!

 

Itsasondo

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.