L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Aranguren'tar Danieli bere jaioterriak eskeinia

 

Usarraga-Zar

 

Nua zuretzat opari bila

olerki kutsan barrena,

nere aldetik eskeiñi nairik

zuri bertsozko omena.

Zure lagunak esanda dakit

euskotar fiña zerana,

ta aspalditik ziñan niregan

zeru beraren urrena,

ezagutu ta ikusi gabe

maite izan zaitudana.

 

Aberriaren ilunabarra

edo ta arrats gorrian.

Gernika sutan ikusi zendun

une latz negargarrian.

Aberri miñez itsasoruntza

atzerrirako bidian,

berrogeitaka urtez geroztik

berriro zure errian,

pozik al zaude Aitak eta Amak

sortu zinduten lurrian.

 

Zure Legazpi, zure Gernika,

ta berdin zure Euzkadi,

askoren gogoz auts biurtuak

bear zutenak aspaldi.

Bañan bizi nai duen erri bat

ezin du suak kiskali,

naiz ta etsaien gorroto sua

ez dan erabat itzali,

esan munduai «Euskal Herria»

bizirik dala oraindik.

 

Zuri agur au eskeiñitzia

guretzako bidezkua,

zu bai zerade askatasunan

emaitza edo fruitua.

Alkaterikan gaztena ziñan

Euzkadin aukeratua,

zure ordezko aberkide bat

gaur ba degu autatua,

bete dezan zuk aspaldi

utzi zenduen eserlekua.

 

Euskal Herria askatuko da

nago ziur siñetsia,

edo nai nuke amets eder au

amaitu gabe iltzia.

Amerikatik datorrenian

zure semien semia,

ikusi dezan erri au aske

ta eusko aritzez jantzia,

aritz oien artian zutik

Aitonan jaiotetxia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.