Aitor'en izkuntz zarra
Andonegi'tar Ziriako «Kuireka»
Andonegi tar Ziriako «Kuireka», jaio zan 1912'an Epail'ak 16 an, erri bikain eta alaitsu baten. Gure gaurko gizon au, ez zan arrantzalea, baizik joskilea. Mutriku da ba, bere jaioterria eta, al izan aldaben adrteraño, jostorratza izan da bere elikatura zarbideratuko eguna eldu arte. Or dago ba bere erri kutun ortan zain, egoaldiari begira, ia, eguzki apur bat badago bere ibillalditxoa egiteko, ostantzean egun guztizan, etxe baruan egoten da, ez dau ba ezertxo egiten.
Ez, ez dau egiten ezer, bere arrenkura da, ez dabillala ondo osasunakin eta, dana bertan bera lagata dago. Len, batez ere guda aurretik, idazlari sutsua zan, «Kuireka» izen-ordeagaz idazten eban, «EUZKADI» «EL DIA» «EUZKO GOGOA» «EUZKO DEYA» «ZERUKO ARGIA» «KARMEL» «OLERTI» «REDENCION» abar ta abar.
Bere azken lana edo garrantzidun lana, 1956'an Otsaillean egin eban, «AITORREN IZKUNTZ ZARRA» da, amar bertso eder euzkeraren buruz egiña, garai artan, euzkel usain guztixak, jazarpen aundixak eukiten ebazan ta, «AITORREN IZKUNTZ ZARRA» agertu zanian lenengo aldiz Ondaroa'n txapel-oker ta bere ingurukuak ibilli ziran jo ta ke, nor ete zan «AITORREN IZKUNTZ ZARRA» ren egillea. Ondarru izan zan ba bertso onek zabaldu ebana, alan ta guztiz ere, gaur bertan, Ondarru'ta gitxik dakie, bertso onen egillea, Andonegi tar Ziriako dala, orregaitik ba, ona emen bertso eder oneik, ustez euzkaldunentzat atsegiñezkoa izango dalako.
I
Aitorren izkuntz zrrra
nai degu zabaldu
Munduaren aurrean
gizonki azaldu
Baldin gure zañetan
odolik badegu
Euzkaldunak euzkeraz
itz egin bear degu
II
Lendabiziko itzak
aurtxo nintzanian
Amaren besoetan
Bular barrenian.
Itz auek esan zidan
izketa garbian.
Gorde euzkera semetxo
biotzen erdian
III
Zein izkuntza ederra
euzkera guria
iñun ez det arkitzen
beste bat obia.
Usai gozo dun izkuntz
txukun ta argia,
Biraurikan ez duen
izketa garbia.
IV
Ez daukagu euzkera
lotsaz baztartzeko
ainbat gutxio berriz
oñazpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euzkaldunentzako
bere lege santuak
ez dira ukatzeko
V
Amatxok esan zidan
eriotz aurrean
¡Agur semetxo laztan
laister naiz lurpean!
Euzkeraz otoitz egin
nere lur gañean,
Euzkeraz nai det entzun
nik zorionean
VI
¡Ama! erantzun nion
zure lur gañean
Belauniko jarrita
otoitz egitean
Euzkeraz egingo det
goiz ta arratsaldian
Biok zaudetelako
nere biotzian
VII
Etsaiak aurka dabiltz
euzkeraren gaitik
Len, orain eta beti
guztiz aspalditik.
Lurperatu nairikan
antzin-antziñatik,
Ez dute ori lortuko
iñongo aldetik.
VIII
Euzkera galdutzeko
ez dago beldurrik
Munduan ez da sortu
ortako indarik
Sasi-jakintsu asko dabiltz
galdu nairik
Asmo txar orek
guztiak dirade alperrik.
IX
Goratu dezagun ba
euzkera laztana,
Gure asabagandik
ikasi genduna.
Pozgarrisko izkuntza
maitatzen deguna
Biotz naigabetua
sendatzen diguna.
X
Gora euzkera maite
zoragarriena.
Euzkaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
izkuntzik zarrena
¡Gora ta gota beti
EUZKADI TA EUZKERA!
Mutriku'n egiña. Otsail'ak 1956'an
|