L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Kopla berriak Gabonetan jarriak

 

Luis Baraiazarra

 

Kanta-kantari ta alaitasunez

jotzera gatoz pregoia

ea oraintxe argitzen zaigun

laiñotsu den zeru-goia.

 

Haitzean sortu elorriak

lurretik du jatorria;

gaur jaio zaigun Jesus Haurrari

eman ONGI ETORRIA.

 

Gau ilunaren tristea

goiz-argiaren biztea;

Xemeineraino heldua zaigu

Aingeruen Albistea.

 

Zapolatik Elkorrera

bakoitza bere alorrera;

Salbatzailea azaldu zaigu

gure mundu gogorrera.

 

Arretxinagako haitzak

menderatzen oso gaitzak;

gure Herrian iraungo al dute

Jesus Haurraren emaitzak.

 

Artibaitik Ondarrura

itzul-inguruka ura;

gure bizitza legorreraino

dator Jesusen freskura.

 

Markinako kale zarrak

gure kondaira susterrak;

judar herrian dauka sorreru

Belenen jaio den Haurrak.

 

Pelota-tokia plazan

Markina hor bere saltsan;

Gabon-jaietan atso-agurak

ikusiko dira dantzan.

 

Etxebarri ta Markiña

Bolibar eta Bariña;

zorionean bizi gintezke

kristau jatorrak bagiña.

 

Neguak berekin hotza

kristal-dizdiraz izotza;

Eguberriek gozotu ezik

benetan sasoi mingotsa.

 

Hegaz dabil txoriñua

dena poztasun doiñua;

Belen aldetik izartxo

batek egiten digu keiñua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.