Euria
A. Onaindia
Kaletar askok ez du euririk nai. Baserritarrak bai, udan batez ere. Labore saillak blei-blei dauzkagunean, goiari erreguka ari oi gera euria bial dezan. Baiña, ez gutxitan, trumoi ta iñaztu, iskanbil ikaragarriak ere sortu oi dira gure inguruan, itxaropenetan ditugun uzta-soro, baratze, igali-zugatz eta bazterrak osorik ondatzen dituztela. Gure ondamena sarri! Giza-semeok ez bait daukagu egurats indarrekin nai duguna egiterik.
Doiñua: «Mutil gaztia...»
Laru-ikaraz dakust lugiña,
ezpaitu beti poz-atsegiña;
uda euria
iraunkor, joria
ez dugu sekulan arbuiagarria.
Izugarrizko trumoi zarata
dantzugu; odei-sabel, tximista;
zeru goitik azkar
arri xee, kazkabar;
euri tarrapata, erauntsia zakar.
Iñoiz, baita, leun dugu euria,
zillar mee, garden, zirimiria;
ostoz osto jausiz,
gainkia igurtziz,
lur-azalak duen miesa iraziz...
Oiuz ditugu soroak ernai,
uretan mamor, beste bein alai;
poliki dauzkagu
zelai ta esparru,
belar-zutez guri, bizi, parre-zantzu.
Izar liliak daude kulunka,
aien belarrak mutur makurka,
mutur gorriak ler,
larru-gorri, muker...
Oraintxe bai dala izadia eder!
Aurtxo bizkorrak zelaian dabiltz,
loxin-bearrez garo ta elbitz...
Loretxoen pare,
goia dute maite,
belardiz ibilki ater-azi gabe.
Otoz otoan sartu da kanta,
adi txoriak alai eundaka;
beti jauzilari,
katuz dira ari
laiño gaiñez kliska dagon euzkiari.
Dena didar, gazte irrintzi,
arnaz berritan zorion antzi;
aur, txori, galburu
irrika dituzu.
Nik orobat gazte doart biotz-barru.
Jator tantai dut euri udako,
au aiña eder etzait ezertxo;
larrien larria
maiz naiz ibillia,
alarik ere zait txit arrigarria.
Malko ostean, bai, xamur dakusgu
ezpain-egalean irriaren keiñu.
Olaxe udaldian
goiz naiz arrastian
dunbots, oiñaztu ta euria nastian.
|