Gure lurra
Paulin
Euri ta eguzkiak
orraztu ditu lurrak...
au edertasuna...!!!
Euskalerri sendoa,
ezti darion lurra,
ene maitasuna!!!
Begira ta ikusi,
beti, geiago artzen
lilluraren garra;
biotza zabaldu jat
itxasoa bai litzan
nire gorputz lurra.
Gogoa daukat armin,
dana maitatu nairik
odoletan lertzen;
zer izango nintzake
ni biurtu al ba'nintz
lur ta arri mintzatzen...
Odola ustu nai dot
itz lerren jariotan
egia zabaltzen;
aundia zara, ziñez,
gogo, biotz ta itzez
bideak argitzen.
Euskalerri maitea,
itz bat daukat zuretzat
barren barrenetan...
egiaz bizi zaite,
eguzkia biurtzeko
askatasunetan...!!!
|