L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Itxaropen iturrira

 

Usarraga-zar

 

Gazte:

mende erdiko

nere muñotik,

ire gaztearo ibarrera

begira nagok,

nora ezean abillen

larre motzeko

ibiltari

zoro.

    So-mugarri ondoan

maitasun azi,

pozaren kimu gai

baitzan ere,

buzkantz ausian antz duen

gizarte naastu, uts, erre...

onen sare itxitan,

egoeraren zama

eraman eziñik

milla madarikapenen

ale basatiak

igo bearreko

errota.

    Alaz...

ez uste aizenik bakar,

ezta ere lenen,

belaunaldi denok

noizbait giñukan

gazte,

ta gazteak, beti uste izan dik

dala, oñaztarri denen

orratz.

Orratza,

Arantza,

Garratza,

Latza,

Beltza,

bai...

oñaztarri orratza,

samin arantza,

ozpin garratza,

bide latza,

etorkizun beltza,

TZA... TZA... TZA...

UTZ, etsipen ospeleko

itz joko auen otsa.

Eta, arren...

ator!

itxaropen eulerara,

alde txarraren

ezur igarrak autsiz;

onaren ale bakanak

ausnartzera.

    Lurtar izakera soilla,

zergatik ez,

goitar kutsuz

busti?

Onar,

barru poza dagikan

edozer,

errezago

irauliko

dek ire zoya,

Ez diat ukatzen

goibel egoteko dekan

arrazoirik,

bañan...

gazte aizen aldetik

eskubidea duk

alai bizitzeko.

Ua, ta eran,

umore ona darion

itxaropenaren iturri garbitik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.