|  
              
               
  
 
Uste gabean 
 
  
 
Jose Mari Azpiri 
 
  
 
Gau otz batean lana utzita 
 
Lasai nijoan etxera, 
 
Ta, gazte talde iskanbiltsua 
 
Aurrez zitzaidan atera. 
 
Oitura dan lez ausartu nintzan 
 
Denai «Gabon» esatera. 
 
Baño bereala amorraturik 
 
Irten ziraden batera. 
 
Gogor esanaz; hable cristiano, 
 
Ez itzik egin euskera. 
 
  
 
Entzun ondoren uste gabeko 
 
Erantzuera zorrotza, 
 
Gorputz guztian nabaitu nuan 
 
Ikaragarrizko otza. 
 
Nere artean esanaz beti 
 
Jainko maitea au lotsa! 
 
Ongi bazaitzu euskalerrian 
 
Nagusitzea arrotza. 
 
Zertako jauna eman zenidan 
 
Neri euskaldun biotza? 
 
  
 
Etxera joanik berealaxe 
 
Egin nintzan oeratu, 
 
Ainbat alegiñ egiñagatik 
 
Ezin loak menderatu. 
 
Beti gogora etortzen zaidan 
 
Kalean zer-zen gertatu. 
 
Ta, une artan gauz askorekin 
 
Egiñikan konturatu; 
 
Ikusi nuan kanpotar askok 
 
Gaituztela gorrotatu. 
 
  
 
O! Gaztelarra, entzun ezazu, 
 
Nere oraingo irtera; 
 
Erri bakoitzak bereak ditu 
 
Bizitza ta izakera. 
 
Ongi deritzait zuen lurretan 
 
Itz egitea erdera. 
 
Jesus'ek ere mintza oi zuan 
 
Arametarren izkera. 
 
Baño ez aztu euskalerriko 
 
Izkuntza dala euskera. 
 
  
 
Urte askoan ibili arren 
 
Nere etxetik kanpora, 
 
Besten gauzetan sartutzerikan 
 
Etzait etorri gogora. 
 
Ainbat gutxio auzo erriak 
 
Botatzerikan albora. 
 
Dakitalako gorrotoakin 
 
Ez dala joaten iñora, 
 
Eta guztiok norbere etxea 
 
Jasotzen dogula gora. 
 
  
 
Zergatik oiek onuntz etorri 
 
Ta, sartzen dira gurekin? 
 
Uste al-dute nagusitzea 
 
Erri ta erritarrekin? 
 
Esku utsikan agertu ziran, 
 
Ezer etzuten berekin. 
 
Kristau bezela artu genitun 
 
Orniturik lanarekin. 
 
Eskerrak eman bearrez eta 
 
Ordaindu gorrotoakin. 
 
  
 
Esker txarreko gizona baño 
 
Txarrarik ezta lurrean, 
 
Oitako asko agertu dira 
 
Gure lurralde maitean. 
 
Eurak arrotzak izanagatik 
 
Agindu nairik gurean. 
 
Euren izkuntza guri jarri nai 
 
Gurea sartu lurpean 
 
Ori ez dute lortuko emen 
 
Bizirik gauden artean. 
 
  
 
Gu solasean gabiltzanean 
 
Pozez eta atsegiñez, 
 
Aguro iges egiten dute 
 
Euskera entzun eziñez. 
 
Erri batentzat izkuntza zer dan 
 
Naiz tutik ere jakiñ ez. 
 
Nun-nai oztopo aundiak jarri 
 
Guri gaitz asko egiñez. 
 
Ez lanerako aurki balitzaz 
 
Euskera jakin premiñez. 
 
  
 
Euskaldun geran guztion lana 
 
Zer dan oraintxe aditu, 
 
Senide danok bildu pakean 
 
Eta izkuntza aunditu. 
 
Erdaldunduta dauden erriak 
 
Euskerarekin berritu; 
 
Euskadik bere seme-asabak 
 
Lan ontako bear ditu. 
 
Euskera galdu baño lenago 
 
Naiago mintzul gelditu. 
 
  
 
Euskera oi-da ludi ontako 
 
lzkuntzetatik zarrena, 
 
Gure asabak itzalez gorde 
 
Eta mintzatzen zutena. 
 
Aieri esker guri ait-amek 
 
Erakutsi zigutena. 
 
Ez det esango izkuntz artean 
 
Gurea danik onena, 
 
Baño bai gure erriak duan 
 
Ondasunik aundiena. 
 
  
 
              
              |