| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Ardoaren koplak 
 
  
 
Usarraga-zar 
 
  
 
Naiko janari janda 
 
eranik ardua, 
 
iritxi da kantzatzen 
 
asteko ordua. 
 
Sabela betetzean 
 
indartu gogua, 
 
umorea ta poza 
 
zabaltzera nua. 
 
  
 
Nere olerki gelan 
 
bertso zar batzuak, 
 
egarrik eta ixil 
 
or zeuden gaxuak. 
 
Amorraiak bezala 
 
bustirik bertsuak, 
 
errez billatzen ditu 
 
mingaiñ berritsuak. 
 
  
 
Geiegi bustitzeak 
 
ez du egiten on, 
 
bañan beinguagatik 
 
balantzak or konpon. 
 
Ze egin bear dudan 
 
pentsatutzen nengon, 
 
zutirik ezin banaiz 
 
eserita egon. 
 
  
 
Aitona ikusten dut 
 
parra dariola, 
 
egin nai dezun dana 
 
gaur ez dit ajola. 
 
Galdetu bear dizut 
 
orain bereala, 
 
zeu askotan ibilli 
 
al zerade ola? 
 
  
 
Anka bat jaso eta 
 
besteak koloka, 
 
aurrera ezin joan 
 
ta nua alboka. 
 
Zutik ezin egonda 
 
jotzen det erronka, 
 
mozkorraren mingañak 
 
indar asko dauka. 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |