|  
              
               
  
 
Bidean topo 
 
  
 
Usarraga-zar 
 
  
 
Uste gabeko gonbita batek 
 
utzi nindun arritua, 
 
bazkarirako deia zerion 
 
elkarte onen kontua. 
 
Ordezko zerbait jaulki nai nuk 
 
bertsoa edo kontua, 
 
oraindik ere leku batzutan 
 
ba dago fundamentua. 
 
  
 
Atzo goizeko eztula ez da 
 
dira ogeita bost urte, 
 
«Txoko-Zarraren» zillar eztaiak 
 
bidean topatu naute. 
 
Nere eskutan baldin balego 
 
auxe eskatuko nuke, 
 
jarraitu denok osasun onez 
 
urrezkoak egin arte. 
 
  
 
Lagun guztiak ez daude emen 
 
batzuk badirade illak, 
 
zuen antzera emen gustora 
 
egongo ziran mutillak. 
 
Zoritxarrean aientzat garaiz 
 
abestu zuten ezkillak, 
 
bijoaizkie gure sentimen 
 
eta aipamen umillak. 
 
  
 
Txoko ontara begira daude 
 
istoriaren begiak, 
 
zenbat abesti, zenbat izketa 
 
danok elkarren anaiak. 
 
Batzuek gezur itxura zuten 
 
besteak erdi egiak, 
 
bañan nork kendu or pasatako 
 
une gozo ta alaiak. 
 
  
 
Zuei esker au agertutzia 
 
guretzako zan bidezko, 
 
gaur zillarrezko eztaiak eta 
 
berealaxe urrezko. 
 
Guk ere zerbait egingo degu 
 
ez dut agindutzen noizko, 
 
gutzat oroitu zeratelako 
 
biotzez eskerrikasko. 
 
  
 
              
              |