L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Aitona

 

Usarraga-zar

 

Bizkarra kakotua

azal danak zimur,

txapela erantzita

zaude buru makur.

Suaren epelean

neguaren beldur,

orain larogei urte

izan ziñana aur,

bizitzaren arratsa

ospatzen dezu gaur.

 

Aitona poztu zaitez

ez egon zalantzan,

zu bezela Euskaldun

nai nuke izan.

Aurkeztu ipui goxo

kontu batzuk esan,

lagun, murgildu nadin

bertsozko baratzan,

zure ta nere erriak

ontan iraun dezan.

 

Zure enporretikan

jaurti dan ezpala,

nik oiukatuko det

Euskadi badela.

Maite det ikurriña

maite det euskera,

maiteko det erri au

aitonak bezela,

jaso zazu burua

ta jantzi txapela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.