Gaztetxoen udalekua
Usarraga-zar
Nafarruari lau izki,
ez aldit artuko gaizki. (bis)
Zu zera Euskadiren Ama-lur,
bero dagizun eguzki,
leen euskaldun erletegia
lenengo erleen ezti. (bis)
Geure arantz edo gurutz
goazen aurrera ta goruntz (bis)
Zu enporraren zati gera gu,
bakarrik ez gaitzazu utz,
Ama gertuan pena litzake
bizi bearra umezuntz. (bis)
Alloko erri zarrari,
zugan nai dut iratzarri. (bis)
Izan zindezke gure aurtxuen
on edo txarran mugarri,
zaitez, aurtzaron jolas-lekua
gero-bidean gidari. (bis)
Aurtxo eta begirale
sukaldariak or daude, (bis)
gurasoekin elkar lotuaz
baratz bereko atxurle,
denok deikegu ta egin deigun
Euskalerriaren alde. (bis)
|