Legarra'tar Patxi'ri, biotzez
Untzillaitz
Aita Patxi karmeldarra, Lekeitio'ko semea dogu, aspaldiko urteetan Kolonbia'n mixiolari dabillena; arekin batera mixiolari luzaro egondako Nizeto Agirre'k eskintzen dautsoz koplok.
Lekeitio zu, Bizkaiko erri,
urak lur batuz egiña;
Kantauri biur, txit aldekorra
otzantzen ba-dau egiña.
Noiztik zara zu, itxas-barrena,
inguru ta poz urdiña?
Zuk dirudizu lur eta erri
leen-gizakien adiña.
Illunabarra piztu dau Jaunak
ortzi argiko diztira;
euzki biziak lez illargiak
uda gabetan argira.
O Lekeitio: zu goretsiaz
bizi da Bizkai lurbira:
argi ta ospe bialtzen dozuz
eusko lurralde guztira.
Bizkaia'n zara lorategi zu
bakarrik jaio etzana;
margotsu zara, ostarku antzo,
gizon askoren esana.
Leendik urontzi, kai ta ondartza,
jarri berezketan dana,
gizon jakintsu, argi, bikaiñak
ortxe sort-oe bakana.
Ager nai dot bat berezkeena
Lekeitio'ko giz-seme ona,
nor Legarra'tar Patxi deritxo
emen karmeldar dagona.
Orain berrogei eta bost urte
Markiña'n biok egona,
musika-maixu ezin obea,
gibel aundiko gizona.
Euskal kantutan gozo jatorrak,
antolatzaille guretzat;
«Karmen'go Ama» zelan abestu
larunbatetan saiotzat.
Bizi-bizirik artista bipil
agertu jakun danontzat,
poza emonik bera ta guri
batera jakibidetzat.
Gerra gaiztoa tarteko zala
joan jakun nunbaitera.
Alan eta be jakiten neban
beraren zintzo jokera.
Zintzoak, baiña, frogantzak ditu,
berala or espetxera:
Lau-bost urtetan Franko'k daroa
idizillez zentzatzera.
Biotzez garbi, maitez osoa,
Begoña, Karmona, onera,
espetxe ari Jaunari deika
gizonak daizan gupera.
Eurekaz dauke Besteiro jauna
nairik ekarri bidera:
siñismen bako jakintsua da,
ez, ez beioa galtzera.
Alkarturikan apaiz-lekaide
sarri samiñak edesten,
egun eta gau mintzaldi gozoz
egun larriak biguntzen.
Egiz esaizu, Patxi neurea,
iñoiz ez dozu estutzen
zeure biotza, t'egun arietaz
ez ete zara samurtzen?
Ezin ukatu zuon kemena
an jazo gauza askotaz;
jator zintzoak ziñatelako
Jauna zan beti zuokaz.
Leen eta orain, Kristo begitan,
igarle zaitut danokaz:
erein, jorratu eta arduratu
bizi zaran lagunokaz.
Aspaldi dala Kolonbi'n zagoz,
txit osorik karmeldarra;
ereslari ta soiñularitza
abeslarikaz biltzarra...
Gogoz diñotzut, antola eizu
euzkaldun eresi zarra,
beste bat arte orain damotzut
besarkadazko agurra.
|