|  
              
               
  
 
Aldiaren nekea 
 
  
 
Luis Arostegi 
 
  
 
Emen egon nintzan urte asko dala, 
 
biotza gaztea zan 
 
eta etorkizun zabalak 
 
negute ta illunaldi estuan be 
 
argiz ta arnasaz 
 
barriztatzen nindun. 
 
  
 
Orduko zugatzok 
 
orain be errubakoak zaree, 
 
baiña ia mutu eta itxaropen bage. 
 
Orduan oindiño zuen berdeak 
 
zerbait baiñoan neurriz, 
 
zuen adarrak, orri barik be, 
 
aldi alaiak agintzen. 
 
  
 
Izen asko falta dira orain, 
 
eta arpegi asko ezezagun 
 
dira onezkero 
 
ezezagun dira biurtu, 
 
iturri bako errekak lez. 
 
Biotz ariñegi astundunak, alan be, 
 
ez dau iturria ukatzen. 
 
Baiña zuok, falta zareen izenok, 
 
zuok ez zaree aldatu, 
 
ni zuok gabe bakarrik nagon arren. 
 
  
 
Izen onbera laztanok, 
 
esker on utsa merezi dozue, 
 
eta biotz nekatua, zuentzat 
 
antxiñako gaztetasunez barri, 
 
zintzo jatzue. 
 
  
 
              
              |