|  
              
               
  
 
Askatasun unea 
 
  
 
Luis Arostegi 
 
  
 
Kanta, euri, leun ganean, 
 
kanta zuk, aize, 
 
eta pagoai irribarre eragin, 
 
ardiak ira artean mantzo 
 
jan edo begitu dagiela.
 
Kanta askatasun une au, 
 
une bat baiño ez da-eta. 
 
Kanta ez dan askatasun au, 
 
ederregia litzake-ta. 
 
Kanta susmau bakarrik 
 
egiten dogun askatasuna, 
 
beti gerorantz itxaron 
 
eta esan barik billatu 
 
egiten dogun askatasuna. 
 
  
 
Kaltebako lagun onak, 
 
adiskidetsu zagoze inguruan. 
 
Ez daustazue berbarik egiten, 
 
zuzmur ta doiñua bakarrik 
 
ixiltasun narean. 
 
  
 
Zabalik dagoan geroa 
 
ederra da, ta bera bakarrik ederra, 
 
orain lagun tolesgabe artean 
 
susmau bakarrik daikegu baiña. 
 
  
 
Gizon atsekabetuarentzat 
 
une au gozoagoa da, begiak ia jaso gabe 
 
esker onez artzen dan une garbia. 
 
  
 
              
              |