|  
              
               
  
 
Urtarrilla 
 
  
 
Luis Arostegi 
 
  
 
Ia atertu dau. 
 
Illuntze otz onetan 
 
bakartade bide bustia. 
 
  
 
Neguaren poz eskutua! 
 
  
 
Azal latz illuna, 
 
barru neurritsuan baiña 
 
dana oindiño be zabalik, 
 
dana aske ta itxaropen. 
 
  
 
Une baten, batu dira 
 
nire leengo neguak, 
 
eta gure aurrekoenak, 
 
berba ta irudi barik 
 
ixil utsean. 
 
Asikera barria (une baten). 
 
  
 
Urteak egingo dau gero 
 
bere betiko bira, 
 
eta guk negu biotzean 
 
barriro asmauko dogu 
 
urte-birak lortzen ez dauan 
 
itxaropen izenbakoa. 
 
  
 
              
              |