Min dut erria!
Gaztañaga tar Jesus
«Erritik errira, Giza-lege garbira... »
Min dut Erriaren miña,
mingarri zait aren samiña.
Min dut aragi bizian,
min dut biotz-erdian,
min garratza,
min zorrotza.
Erriak damait samin,
Erriak bera dut min.
Erria...
Erriak,
Erriari,
Erriarentzat...
Erriaz,
Erriarekin,
Errira,
Erritik...
ETA ERRIA IXILIK.
Erria aotan,
paperetan,
ormetan,
mitiñetan,
deadarretan,
irrintzietan,
kaleetan...
ETA ERRIA IXILIK.
«Erria erri delako...
«Erriak nai dualako...
«Erriak eskatuta...
«Errira sartuta...
«Erriarekin batean...
«Erriaren izenean...
«Erritik gatoz...
«Errira goaz...
Eta ...Erriaz...
Erriarentzat... »
ETA ERRIA IXILIK.
Ixilik Erria...
Miñez Erria...
Nor da Erria?
Zein da Erria?
Non da Erria?
Nolako Erria?
«Gu gera Erria,
zu ez zera Erria...
«Erria gu gera,
zu ta i atzera!!!»
«Erria gurekin dago,
gu besterik ez bai-dago.
Gurea da Erria, gurea!
Ez da zurea, ez duk irea!
Gu gaituk Erri,
Erria, gu bakarrik!»
ETA ERRI IXILIK.
Ez, ordea, ez!!!
Oiek ez dira, ez!!!
Ez dira aiek,
ez zerate zuek,
ez zerate Erria, ez!
Erria ez da zuena,
ez da oiena,
ez da aiena,
ez da iñorena!!!
Erria bera da Erri, e
ta ez da besterik!
ERRIA ez da itz utsa,
aoetan,
mitiñetan,
ormetan,
paperetan,
kaleetan,
baztarretan
dabillen otsa!
Aoz-ao erabiltzeko,
bana-banaka edoskitzeko,
eskuz-esku estutzeko...
daraman zumua ateratze...
ondoraiño zurrupatzeko...
Ortarako...? Bego ardo-zatoa,
baiña ez Erria, erri gajoa! ! !
Eskutik lurrera bota,
eskuz pareten kontra,
jolas-tresnaz jota...
Ortarako...? Or euskal-pelota,
baiña Erriaz ez orrela joka!!!
Amaika ta amaikaren buruetan,
ostikoka beren oiñetan,
zelaietan,
jolasetan,
partiduetan,
baloia erabiltzen dute biraka,
goraka ta beeraka,
ostikoka...
Erria darabilte gaur orrela,
eta ez bestela:
Kaleetan laisterka,
artaldea beeka,
danak ai eneka!
Erria intziriz,
Erria irrintziz...
Batzuek egur eta tiroka,
agerian, kalean zutik...
Besteek akuilluz xaxaka,
gordean eta izkututik...
Eta erdian, Erria erri,
ixilik, ikara ta larri!
Min dut Erria, min...min...
baiña ezingo dute ezin
ikusi sekulan zapaldua!
Jasoko du Erriak burua!
Burua...
Burua...
|