Aberri aske baten
Aurre-Apraiz
Aberri aske baten seme izan gura neuke
ta gizaseme askeen artean bizi;
itxi, betirako, arrisku ta ardurak,
gizarte baketsuan anasa artu
ta bakearen ederraz bularra nasaitu.
Etsaiaren eden baltzaz ez dot nai
zauririk barriztu.
Zapartari yabilt gogoa,
zuzentasunik ezaren aurka,
eta,
oztopo ta eragozpen
aurrera egin bearra daukat
(naiz-ta azurrak ausi)
maite ditudan geure
izkuntza ta yakintza-arloan,
ez gaitezan betiko ondatu.
Euskal-izatearen bultzadan
berein buruauste ta ardura
ditu gure Erriak...
Ez naiteke atzeratu, ba,
egin-bearren zidorretan.
Arnasa barriaren bultzadaz,
urrats galgarrietan,
aspertzeke dagiket deadar,
erritarren lo-zorroaren etsai:
gizonen barru-indarrak
biur nai ditut egirantz.
Ez yakin eta ardura bageen
alperkeria nai dot eten,
gizarte nekatuari begira jarri daitezen.
Arkaitzaren sendotasunez,
aurrera dagiket, ba, zurtasunez,
bearrizanez diran gogoak
jasoteko esku sendoakaz.
Zertako da, ba, gizonaren
kemen eta adorea,
urkoagaz batera, erriaren alde,
indar ezpadagi?
Bakez eta nasai
gura neuke bizi,
Aberri aske baten;
baiña ez, gero,
kateak astunegi diralata
bide-ertzean geratu
adore barik
ardura barik, nekatuta alperkeriz:
Ez olakorik!
|