Puxana
Muniategi-tar Sabin
Asi nadin diñot eta, eztakit zelan asi
gogoz emandako itzaren zorra ordaintzeko;
baiña, asi egingo naiz bai, euskalkide bati,
neure agurrik beroena biotzez eskaintzeko.
Esakunak diñon lez: «Asiak egiña dirudi»
baiña, nik, egin nai neuke, egin, edertasunez,
zuk dagizun lez ain biziro, maixu agurgarri,
idazkera argikoi baten eredutasunez.
Orretan diardut neure alegiñak egiñik,
edur zurizko paperean biotza ezarriz eta,
bertan, izpi argiren bat irarri nairik
benetako seindurazko oldezgai adigarriz.
Itz bizi, egokiz, alik labur, alik argiren,
benetako azalpen giartsu eta trinkoenez
On Pedro Puxana, Oleta'ko seme zintzoaren
izena nai neuke geratu betikotasunez.
Aren euskal senaren sendotasun giartsu,
aren etengabeko ekintzaren goitasuna,
aren abade izatearen errikoitasuna
nai neuke bai, alik egokiren neurtitzeratu.
Jantzi apaiñez soiñekotu, laztanki goratu
aren izena, benetako arduratasun zindoz
nai neuke, egokitasun maitez gizarteratu
aren izena, benetako aintzamen eta gogoz.
Aren umetako Oleta, aren gaztetako
Gasteiz ta Apaiztegi alderantza urreratuz;
aren Eskoriatza, aren Angiozar ta Morga'ko
arimazain-aldiko igaroa gogoratuz.
Orduko baserri nekazaritza eraturaz,
orduko laia ta golde, orduko ikuspegiz
goazen garitza orizkatu, artotza orlegiz
orduko gau-egunen argi eta illunduraz.
Goazen orduko gaztain-arlo, arte, arizpez
gaurko piñuetarañeko munduaren aldaketaz,
ta galdu izandako ameskizun guztiekaz
txerta aundi bat egiñik lengo gatz ta ozpiñez.
Ta, igarobide ortan daurkigu abade bat
gogo-biotzez euskereari betikoz emona;
benetako abade ta benetako gizona
gure elerti eta gure erri maitearentzat.
Orain Arteaga'n darrai aren abade biotza,
aren onbidezko artzaintzaren zuzentasuna,
aren erritartesuneko langintza ta egoitza
musalditxo batzukaz onduriko gaitasuna.
Arabar jatorrizko gizaseme goralgarri,
euskel alorreko ikastun ospetsu, langille;
benetako euskaldun, benetan gomutagarri,
euskera laztankor ta iraungarriaren lankide.
Gramatikalari degu «Bizkai'ko izkelgiaren
aztertzalle sakon, jakituriz oñarritua
eta daukagun lenengoko Bizkai'ko Foruaren
itzultzaille bikain, edergarriz ongarritua.
Beraz, zure egintz neketsu orren argidura
dizdikor, laztan ori eda, iturritu bedi
ta, ur bizi osasungarri orren ikutura
EUSKEREA burutu bedi bai betiraungarri!
|