L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Iragarkiak

 

Muniategi-tar Sabin

 

Iragarkiak, txartelak, zenbat paskinteri,

zenbat azpegi ta bular, zenbat lagunabar,

oiuka euria dalako edo aterri

margotu ta ber-margotuz ormaetan baldar.

 

Angoak, emengoak, zein taldekoak

eguzki erre edota edur otzarenak z

eiñen buruz edo arauz igitzen direnak

zein eskolamendu edo ukullutakoak?

 

Zaratan kokatu dira ta ortik ametsa.

Azkatasuna billatuz menpekotu dira

oiupean galdurik euren burujabetza.

 

Atzipeturiko gizaki sinistedunak

aldarrika itsu garazkeriaren arira

kaleak zear oiuka gorroto astunak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.