Erkiaga-tar Eusebi olerkari eta idazle argiari
Muniategi-tar Sabin
Zure sorterria dan Lekeitio ederraren ikustera
nator, Erkiaga-tar Eusebi, euskal arrobiko «Endaitz».
Agur lagun! Biotzez noakizu zure erri-bideetara,
Lea itxasoratzen dan antzera gogoz, zu agurtzera,
Euskerearen langille zintzo zaran zutoin, arkaitz;
Zugana noa erri barruz, kai-aldez, itsas ertzera.
Zure urrats billa, oraindik an lengorik baldin ba-litz,
Idatzietan ain dizdikor dazalzun urre antzera.
Aurkitu, zu zaurkidaz orduko idatz biotz gaztean,
Kresalezko gatzitasun osasungarriz lurrindua
Zeure olerkitz mintzo pinpiriñaren goidurapean
Maitasun-txintada otsez lerdenki, udabarritua.
¡Zenbat itxaropen ta bizi-amets lorara naiean
Zure neurtitz ta itz-lauzko soñeko jantzi zoragarriz,
Itsas-margodun ats bizi alaikor batez gantzutua,
Abertzaletasunaren eraginpe aurreragarriz!
Zure idazle gogai argi gozoaz... ¡Araxe noa!
Zuriñe ta, ainbat arrantzu-bizitzaren itzalez...
Tala, Enparantza, Eskolapea-ta pozez begipetuz,
An noa .... Arranegi'ko irudigai eder, poxpolez,
Zure bizi-aldiko ainbat ekandu zar gogoratuz;
Araxe noa aberasturik neure euskal gogoa
Zure Lekeitio maitearen kale-arte ta kai ganez,
Itzetik ortzera zure bizkaiera eztia gozartuz.
Olako ele-melerik! «Andra aurreskua gogoraziz,
Euren orduko gona baltzezko jantzi ta gona gorriz,
Orduko buruzapi ta Manila'n egiñiko mantoiz;
Zenbat Lekeitio maite ! Orduko andra-gizon dantzariz;
Orduko pipadun arrantzalle zaarkitu agurgarriz,
«Aspertzeke, urrunera begira, itsaso ertzean
Pipa zarrari teinka ta, kaioak egan goienean,
Olatuz gain...«urrunean begiak, soiña legorrean» ...
Legatz, atun, bixugu, txardin... itsasoko zenbat arrain!
Ta, ortik gorako aitz-ganetako lapa, magurio...
Ortzipe oztin-argi edota lañope goibelen azpin
Bizi dan zure sorterri maite-kutun zure Lekeitio
Kresalak ekarritako umore on ta latzdurapez,
Zure arrantzale erri maite orri gatza dario
Ta, nik zeure lengoko artan, orduko bizi-ikustez
Olerbidez zakustaz lilluratu ta maite-min.
Bizi izate aren arabera egun zarrak birbiziz,
Itxasozko gozamenean kenduz begien lausoa;
Orduko alkandora urdin, olatuzko ikuspegiz
Laztandu daruazu zure gazte-aldi aintziñakoa,
Ainbat ekandu ta ainbat biozkada gogoangarriz
Zuzpertuz zure orduko erri-bizitza igaroa;
Zu izan ziñan orduko gaztetasunaren egarriz
Sakonduz itsasoa bezin sakon zan orduko gogoa.
Bizi-izate ta olerki alorren mundua, irauli
Ta, erabat azpi, baztertua datzan aren lengoa...
Eder, argi ta garbi geratu da zure izangoa,
Betikozko euskera errotsu ta biziaren iturri
Bolboltiaren izladura dizdiratsuz egindakoa;
Bizkaieraren zindotasun oñarripe iraungarriz
Illundura bako eratze ederrez jasotakoa
Unerik unerako ekintzapen baten argiduriz.
Oldozkun giartsuz abestu dautsazu itsasoari
Ta, arrantzu erri baten ekandu, bizi-izateari,
Ta, baita be, baserrian, aititan bordan, mutikotan
Bei zaintzen ta, zortzian beingo labasuzko bizitzan:
«Amagaz, anai-arrebak utzirik kaieko errian» ...
¡Oi, a zan zure «bizarge aroko bizi atsegiña;
Orduan zuk ez zekizun ere «zer leitekean miña»!
«Mutikoa izan arren akuluaz gizonen antzean».
Esanak esan, euskerarentzat zure maitetasuna
Ezpai-bakoa izan da, gogo aundiz soindutakoa;
Atzoko ta gaurko zure biotzaren betiko kutuna,
(Guda aurretiko, ixil ondoko ta gaurkorañokoa)
Zure olerkia biziko da betikozko betiren,
Desegiñak, apurtuak, ondatuak ikusi arren
Itxaropen asko bide luzeko lar, arantzapean
Alan be euskera maitagarriak aurrera darraigu.
|