|  
              
               
  
 
Mungia (2) 
 
  
 
Faulin 
 
  
 
Kanta mendi ederrak goietan 
 
zuen bikaintasun bidez, 
 
zolitu mendian eztarriak 
 
ortzetik datorren aidez. 
 
  
 
Zugatzen edertasunak kanta 
 
orrietako arimaz, 
 
lurrari emon zuen agurra 
 
min luze orreen dardaraz. 
 
  
 
Mungi maiteko mendi gazteak 
 
udabarrian loretan, 
 
lur barrutik zugatzera doa 
 
erne-miña lerrenetan. 
 
  
 
Kanta enborra, kanta bizia, 
 
txoria dago aidean, 
 
bizia ta abestia datoz 
 
enbor sendoen artean. 
 
  
 
Judegu eta Gondramendia, 
 
bizkar garai aberatsak, 
 
antzina aritz ta gastañadi 
 
euzko lurraren emoitzak. 
 
  
 
Gaur, lertzundi illunez beterik, 
 
non ete da euzko lurra... 
 
gure mendirik maitegarrienok 
 
tristuraz dauke gaillurra. 
 
  
 
Mendi goiko iturri gardenak 
 
eguzki gabe itunik, 
 
oreina galdu da lerzundian 
 
otso baltzaz izuturik. 
 
  
 
Ollagorrak, neguan, estaltzen 
 
zentzun bako piñadian, 
 
eiztariak dabiltzaz ondoren, 
 
eriotza da mendian. 
 
  
 
Lengo bide alaiak il dira, 
 
larra ta sasia nausi, 
 
sasi arteko pizti borroka 
 
mendi malkarraren gaindi. 
 
  
 
Piztitzarrak eguzkia maite 
 
lurraren usain artean, 
 
zomorro gaisoak il-zorian, 
 
negar, etsai erpapean. 
 
  
 
Gaztañadiak...bizi emoilleak... 
 
zer dala-ta iges egin... 
 
mendi mamiñak ez al ziran 
 
on zuen sustrai barriekin...? 
 
  
 
Gaztain ta ariztiak maite ditut 
 
mendien edertasunak, 
 
zuen bizi ta babesa nai dau 
 
euzkotarren osasunak. 
 
  
 
              
              |