L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Euskera amari, biotz-biotzez

 

J.E.

 

Ezagutu zintudan txikitatik

a, ia, ama-izun bezela...

Tamalez, erago nintzan orrela

xotildua izan arte, gazterik.

 

        Kausitu zindudan une artatik,

zure ondoan poz-pozik naizela

ondo dakizu; jarrai gaitezela

olan, il arte, gartsuki nai dut nik.

 

        Ezti baitzera, ama, arrigarri, z

arra ta gazte, xamur ta garratza,

 

        makal da sendo, iaio, zoragarri,

gogorra ta bigun, legun da latza,

 

        alai, ugari, pitxi, agurgarri,

eder ta txukun, apain, aberatsa!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.