L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1987-1990 (1990) —Hurrengo artikulua







 

 

Askotan

 

S. Muniategi

 

Bai. Askotan nai genduke emendi ta andik

ibili, mundua zer dan jakiteko gogoz;

ibili mendi erpin, ibar, zelaietatik,

lurralde ororen barri izateko asmoz.

 

Ikuspegi bakoitzaren dirdira bat jazo

ta, entzun ta ikusizkoz biotza aberastu,

ibiliz ibai zear, itxasoz itxaso

berein ta bost erriren zelangoa altxortu.

 

Ija ibili baiño geiago egaz egin

ta, begiek ikus ezin daben itzalpeko

gogai illun zadortsuak argibidetzeko

gogaketa sakon arduratsu bati ekin.

 

Egaz, egaz... ta, aizearen antzera igaro

norabide jakiñik barik, berein osertzez,

gaur emen, lur zelaian, ta, gallurrean atzo

bizitz aldakorrari dagokion berritzez.

 

Arrano egalez azkatasuna aizeatu

ta, erle langilleteri ta, txingurriarenez,

bizitzazko eredu-bide oro gogoratu

izadiari guk zor dautsegun begirapenez.

 

Alorrez ibili nai genduke landaz landa,

ta, lora artean, ederbera, Maiatzeratu,

ta, ibai baten itxasoratzeari jarraitu

osteraz osteraz, baiña, beti aurrerantza.

 

Txoriekaz be zugatz adarburu gorenera

alaikiro igo ta, abestu orri artean,

bizia aldarrikatuz egunaz batean

zozo baltz goiztari edo, karnaba antzera.

 

Itza bebil gogo garbiaren ta biotzarenez

egibidezko zentzumen argi, adoretsuz

gizatasunezko ereintzaz ta, maitasunez

oldozkun oro zuzen ta artez oñarrituz.

 

Udabarriak alai, abestu bedi gugan

asierako bizitzaren gora-nai ausartaz

ta, Neguak be, bere giro illun ta otzaz,

ez bedi ez orbanik itzi gure animan.

 

Jantzi zaitez bai itxaropenezko erlegiz

eta, zanpatu nai zaitun etsipen baltzari

ez amor emon, malko itunen tamalkeriz,

samindura goibelez datorren egunari.

 

Eskura dagigun bizitzaren irriparra

ta, zabaldu aren ongarri eder, onura,

aren eragiñezko laguntzaren goidura,

aren pozbidezko urregorri ta zidarra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.