L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1987-1990 (1990) —Hurrengo artikulua







 

 

Bakoitzarekikoz

 

S. Muniategi

 

Barru barrutik begiratu egizu gogoz

gauza guztiak izan oi daben berekiki

izate eta senera, bakoitzarekiko

arimaen egitazko zergai ta zelangoz.

 

Oarmenezko begiratze argi, barrukorrez,

ta, entzumenaren laguntasun zoli, biziz,

begiratu billakuntza ardurakorrez

biotza onbidez bertanberatu ta irauliz.

 

Bizitzazko igidurapean dakuskezu

izadiaren aldakuntzazko bizitasuna,

lurtar mundu onen agerpen argitsu

ta, gauzaen beren arteko loturamena.

 

Maite dagigun bizitzazko edergai oro

ikasiz zer bakoitzari darion izkuntza,

udabarri gorakoi edo udazkeneko

orri-jauzte itunak dakarren aldakuntza.

 

Bakoitzak dagersku bere gogai, zertasuna,

(loreak lorearena, aizeak aizearena)

bakoitzaren ezkutapenezko zador, guna,

egunbera eta arratsbera datorrena.

 

Uginberazko ur aundiz edo, legunkiro,

olastaz olasta gabiltza «nornikaturik»

berein aizeren arabera ta, arrokiro,

bakoitzaren gose-egarriak asetu nairik.

 

Bakoitzak berean negar edo barre dagi

txoriak lez, goiz-arratsetako agurrean,

etsipenez edota alaitasun betean

euren biotz barrua uztutzean kantari.

 

Ikasi daigun gauzaetara begiratzen

zugatz zaurituen negar-zotiñak entzuten,

itxas orroen esangura illuna neurtzen

mendietako bizi oiartzunak be bereizten.

 

Ikasi nor danakaz bat norbera izaten,

gauza guztien zergaietara urreratzen,

izadiaren abotsakaz jaungoikoratzen,

maitasunaz biotza osasundu, aberasten.

 

Biziak ots dagi bai txikian ta aundian

bakoitzaren elburubidezko almenean;

ots dagi erleak eztigintzadurundian

ta, ots, txingurriak be, etenbako lanean.

 

Orra eguzkia, illargia ta izarrak

mundua berotu, edertuz, emoi betean!

Orra mitxeletak be beren ezebezean

lorarik lora, alaiturik zelai ta larrak!

 

Zenbat izaki, zenbat bizitza soka dantzan!

Batzuk arrak-jota, besteak ederrik, lerden,

biziera estu edo nasaizko ibilkuntzan

bakoitza bere izan-nai, izateari eusten!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.