| 
 
 
Ibargungo Rikardo'ri
 
 
 
J.M. Azpiri
 
 
 
                  I
 
Ibargun goiko etxeko jauna
 
Rikardo neure laguna,
 
Ari kontuan Urdiñoletaz
 
Alkartea egin duna.
 
Ainbat jokaldi egiñagaitik
 
Bein ere galdu ezduna,
 
Entzun ezazu kaletar onek
 
Gogo onez dirautsuna,
 
Jolastu zaitez mendi giroan
 
Ori bada nai dezuna.
 
 
 
                  II
 
Baserri baten jaio ziñan da
 
Bertan umetatik ezi,
 
Gazte denporan mendiko gauzak
 
Ondo zenduzan ikasi.
 
Orretxegaitik baserritikan
 
Ez dezu iñoiz igesi,
 
Pozikan zaude zeure tokian
 
Bakean zerade bizi,
 
Etxean dezun euskal giroa
 
¿Nola diruaz erosi?
 
 
 
                  III
 
Esku artean dezun lanari
 
Beti oratuz benetan,
 
Zure ardiak larratzen dira
 
Igargun goiko maldetan.
 
Edo bestela bedar gozoa
 
jaiotzen dan zelaietan,
 
Nai duten aiña jan eta gero
 
Orruka inguruetan,
 
Esan naiean prest dagozala
 
Topekatzeko plazetan.
 
 
 
                  IV
 
Ainbat denpora pasatzen dezu
 
Ariak gogoz prestatzen,
 
Janari onak emanaz euren
 
Azurrak ondo gogortzen,
 
Baba, olua edo artoa
 
 ixilpean eurei sartzen,
 
Ainbat laisterren azi daitezen
 
Lepo-bizkarrak leuntzen,
 
Eta garaia eltzen danean
 
Jokorako plazaratzen.
 
 
 
                  V
 
Ari kontuan aitua zera
 
Eztago zer esanikan,
 
Guk kaletarrok ezdakiguzan
 
Gauza asko jakiñikan.
 
Baiña zertxo bat esan nahi dizut
 
Neure biotz barrendikan,
 
Apostu kontun gauza aundirk
 
Ez itxaron plazatikan,
 
Urre gorriak gordegizuz,
 
Ez atara etxetikan!
 
 
 
                  VI
 
Aizu Rikardo, kontuz ibili
 
Apostua zarratzean,
 
Ez amorerik eman iñori
 
Erabakia artzean.
 
Gizon zintzo lez joka ezazu
 
Irabazi naiz galtzean,
 
Beti bezela eldu lanari
 
Jokaldia amaitzean,
 
Lan egin gabe ezta emeko
 
Ezer zure baratzean.
 
 
 
                  VII
 
Oraindik sasoi onean zagoz
 
Jolastu zaitez jaietan,
 
Zeure emazte politarekin
 
Egizu dantzan plazetan.
 
Irten etxetik noiz-beinka edo
 
Libre zauden aldietan,
 
Ez pentsa beti ibiltzerikan
 
Amai gabeko neketan,
 
Zuk aspalditik daukazu toki
 
Berezi bat zeruetan.
 
 
 
                  VIII
 
Zartzaro on bat opatzen dizut
 
Bizi zarean lekoan,
 
Ibargun goiko intxaur arbolen
 
Gerizpearen giroan.
 
Gure oitura ederrak zabal
 
Etxekoen inguruan,
 
Euskera ona erabiliaz
 
Atadi naiz sutondoan,
 
Euskerak leku izan dezadan
 
Zure illoben kolkoan.
 
 
 
Ondarru, 1987ko Irailla
 
 
 
              
             |