Neure sorterriari
J.M. Azpiri
I
Neure sorterri maitagarria
Zugana nator kantuan,
Seme on batek bere
Amari Egiten dion moduan.
Orain arteño euskera utza
Ba-zenduan inguruan,
Erdal Olatu sakon bat sartu
Zaigu errian barruan,
Erdera gaintzen asia degu
Euskera zegon lekuan.
II
Uste gabeko gaixo txar batek
Artzen gaituen antzera,
Kanpo jendea etorri zaigu
Itxas lanetan jartzera.
Euskalerriko Ogi gozoa
Gogo onez dastatzera,
Etxe ta kanpo euren izkuntza
Indar guztiz edatzera,
Emen kokatu dira geienak
Ez dijoaz itzultzera.
IIII
Atzerritikan etorritako
Guztiak edo geienak,
Umez beteta aurkitzen dira
Adiñ onean daudenak.
Elkarrekilan biltzen dira-ta
Sendotu euren almenak,
Erri osoan entzuten doguz
Erderaren gorapenak,
Au ikusita zer bide artu
Bertako seme garenak?
IV
Euren umeak nastuta dabiltz
Gure umekin kalean,
Adiñ geiago dutenak berriz
Dantza-leku illunean.
Gazte bat baiño geiago jausi
Da erdaldunen sarean,
Kontura gabe daude oraindik
Erderak dun indarrean,
Ezkondutzean bizi berarko
Dira Gaztelar artean.
V
Sorterri maite baltz ageri da
Zuretzat etorkizuna,
Askok ez dute ezagututzen
Erri baten ondasuna.
Euren barruan ezta egosten
Izkuntzaren nortasuna,
Erdaldun eran bizi dirade
Galduaz euskal zentzuna,
Olako gauzak ikusi eta,
Nola izan poztasuna?
VI
Txori guztiak abesten dute
Bakoitzak bere erara,
Guk ere berdiñ egin dezagun
Euskal semeak bagara.
Ez dezaigula aitzakirikan
Eztan lekutik atara,
Uso zuria ezta joango
Moxolo baten gelara,
Ez eta ere iñoiz ezkondu
Orma txoriaz Enara.
VII
Erri berean bizi gerade
Bi giro ezberdiñetan,
Txar eta onak izaten dira
Errialde guztietan.
Euskaldun gazte zintzoa zuri
Esaten dizut benetan,
Ez begiratu maitatzen errez
usten duten neskatxetan,
Pentsa ezazu arantzak ere
Sortzen dirala loretan.
VIII
Erriko gazte zugana nator
Gauzak argi esatera,
Utzi betiko zuen artean
Ikusten degun jokera.
Maitasunezko erdal itzetan
Erortzen baldin bazera,
Ezkon lagunak ikasi dedin
Gure asaben izkera,
aurrerantzean nun-nai ta beti
Egin ezazu euskera.
Ondarru, 1987ko Irailla
|