|  
              
               
  
 
Olerki jaian 
 
  
 
Solozabal'tar Paulin 
 
  
 
Euskal zelaia ikusten nago 
 
larrosaz inguraturik, 
 
euskal parnaso, aurrean, 
 
daukat ertilariez josirik; 
 
zuen abotsa arnas betia 
 
ederrez dago jantzirik, 
 
urterik urte its barriekin 
 
euzko gogoa bizturik. 
 
  
 
Emen dagoen ekin-taldeak 
 
argia dau gidaria, 
 
euzko bizitza ta elertia 
 
beren gogo janaria; 
 
gizon prestuak, olan, dabiltzaz 
 
ernai jorratuz bidia 
 
buruzagi lez doakiela 
 
Onaindia jaun trebia. 
 
  
 
Itxaso zabal, luze urdiña, 
 
ametsgarria egoan, 
 
kanta kantari mendi egalak 
 
beren eder inguruan; 
 
itxas ontziak boga ta boga, 
 
gogotsu euren asmoan, 
 
aita Santiren kaiku orleia 
 
lenen doa egazean. 
 
  
 
Tontor gaiñean nengoelarik 
 
ametsez bete betia, 
 
ezin lo egin begi begira 
 
aurrez neukan izartia; 
 
eder-zale ta olerkariak 
 
xurgatzen doaz eztia, 
 
euren artean Onaindia da 
 
goizeko izar argia. 
 
  
 
Egun sentian eder egoan 
 
izadiaren egoitza, 
 
mendi egalez zugatz 
 
tantaiak inguraturik bizitza; 
 
baratz orlegi eder jorian 
 
urretxindor abes-batza, 
 
aritz artean Onaindia zan 
 
Gernikar euskal Aritza. 
 
  
 
              
              |