|  
              
               
  
 
Gabonak (1984) 
 
  
 
Luis Baraiazarra 
 
  
 
             1 
 
Neguaren barnean 
 
haize hotzak xixtu... 
 
mezu onik dakarren 
 
 gaur ezin sinistu; 
 
trumoi-hotsa nunahitik 
 
ekaitzen arrisku, 
 
baina Belenen zaigu 
 
ixarño bat biztu. 
 
  
 
             2 
 
Jaio-berri pottolo 
 
kumatik irrika, 
 
ixarñoa jostari 
 
zerutik ñir-ñirka, 
 
Aingeru-aldra, berriz, 
 
poza aldarrika, 
 
kanpaitxoek dantzari 
 
bezate errepika. 
 
  
 
             3 
 
Asto eta idia 
 
hortxe lokuluxka 
 
txit mantso eta mazal 
 
ondoan daduzka; 
 
begiz daude daztatzen 
 
zerutiko puska, 
 
Jainkoaren baratzak 
 
eman duen uzta. 
 
  
 
             4 
 
Hor zaude maite-loan 
 
iñoxo ta guri 
 
zeruak eman digun 
 
esperantza xuri, 
 
Jainkoak jantzi duen 
 
ahultasun iduri; 
 
Haur polit hori, 
 
gugan bakea ixuri. 
 
  
 
             5 
 
Izadiaren dantza, 
 
ametsen biztea, 
 
Olentzerok irrintziz 
 
dakar albistea. 
 
Zein pozgarri zaigun gaur 
 
Zure irixtea, 
 
zeru bihurtu baita 
 
lurralde trixtea. 
 
  
 
              
              |