|  
              
               
  
 
Itsasoa 
 
  
 
Gesalaga 
 
  
 
Zer ote du itsasoak, 
 
guk zuzentzeko pausoak, 
 
bera begira konpontzen ditut 
 
sarri arazoak, 
 
luzeak ditu besoak, 
 
ezin kendu bere soak, 
 
zeren ondoan jaioak 
 
gara beraren presoak. 
 
  
 
Jo badu eguzki printzak, 
 
ditu islada anitzak, 
 
baina aldatu ezkero 
 
hori jartzen dira hitsak, 
 
ekaitz baga eta bitsak, 
 
horrek ez ditu murritzak, 
 
eta bagetan eraman ditu 
 
askoren bizitzak. 
 
  
 
Itsas bare atsegina, 
 
zeru urdinez egina, 
 
andera baten parekoa da 
 
maitale bagina, 
 
ludi honen erregina, 
 
errespetu denen dina, 
 
bere barnetik bizitza sortu 
 
duen emagina. 
 
  
 
Gure andere galaia, 
 
iz beti da alaia, 
 
jendetza bertan bildu ezkero 
 
egiten du jaia, 
 
hondartza, haitz, eta kaia, 
 
ugarte edo talaia, 
 
beti presta dago laket dakion 
 
edonori nahia. 
 
  
 
              
              |