| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Berandu etxeratzean 
 
  
 
Gesalaga 
 
  
 
Berandu etxera ta 
 
gainera mozkorra, 
 
zakurrak ekin dio 
 
amorra-amorra, 
 
ez da erreza lortzen 
 
etxeko lehorra, 
 
hortzak estutu 
 
eta ate zaina horra! 
 
Ondo ordainduko dut 
 
edanaren zorra... (bis) 
 
  
 
Gaur ere baietz hemen 
 
niretzat kastigu, 
 
galbidean ez gara, 
 
ibili noski gu, 
 
baina erretolika 
 
latzak datozkigu, 
 
andrearen sermoiak 
 
ongi dakizkigu, 
 
esanak esan arren 
 
inportik ez digu. (bis) 
 
  
 
Hala ere eraso 
 
berriro zakurrak, 
 
etxera sartu nahita 
 
hor nago beldurrak, 
 
Lasaitu eta entzun 
 
nire hitz samurrak, 
 
isil zaitezen tori 
 
txuleta hezurrak, 
 
andreari esango 
 
dizkiot gezurrak. (bis) 
 
  
 
Zapatak erantzita 
 
eskaileran gora, 
 
argiak amatauta 
 
ez dakigu nora, 
 
trastetan estrapozu 
 
eginda gerora, 
 
andreak ni bota nau 
 
etxetik kanpora, 
 
eta lotara noa 
 
txakurran ondora. (bis) 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |