|  
              
               
  
 
Muxika'ko probak 
 
  
 
Juan Antonio Enbeitia 
 
  
 
Txotxo-Jeuri'n bertsoak 
 
Muxikan pasatu da, 
 
au da komedie! 
 
teille posture gin da 
 
 juan Bizkargire. 
 
Andikan bueltatu ta 
 
Taberna-barrire 
 
probia armatu da 
 
jira eta bire 
 
  
 
Amabi ta erdietan, 
 
a zan terzioa! 
 
gizonak eukiteko 
 
ona juzioa. 
 
Agustin alkatie 
 
Lupariakoa, 
 
kontrarioa barriz 
 
Markez Jaurikoa. 
 
  
 
Posture armatute, 
 
bai ere jokatu, 
 
irabazi ebanak 
 
ezin leiken galdu. 
 
Arro dabillenari 
 
zer yakon gertatu 
 
galdu eta berandu 
 
gero akordatu. 
 
  
 
Lumo aldetik yaku 
 
kontrakua agertu, 
 
Joakin Agerrekoak 
 
posture sarratu. 
 
Baiña aren esanaitik 
 
ez gendun pentsatu 
 
Astelarre-n eingo zan 
 
probarik jokatu. 
 
  
 
Esandako berbie 
 
an eban kunplitu 
 
bai eta sasoirako 
 
idiek plantatu. 
 
Lenen Muxikarrari 
 
yaken suertatu, 
 
bigarrenak arraiek 
 
ezitun sarratu. 
 
  
 
Lumo baño gorago 
 
dago Erregoiti 
 
kontrarioa, barriz, 
 
parte orretati. 
 
Axio ta Txordoa 
 
orroaka beti: 
 
«ez dirala ikeratzen 
 
klase zuriaiti». 
 
  
 
Kaitano Erregoiti-tik 
 
Pedro Mixikatik 
 
lizentzla ekarteko 
 
Gobernu aurretik. 
 
Ezeben ezer lograu 
 
alegiñakaitik, 
 
bakia oba zala 
 
Jaungoikoagaitik. 
 
  
 
Bake, ba, egitie 
 
genduan pentsatu, 
 
Gernika-ko frontoian 
 
bai ere juntatu. 
 
Baiña idi jabiak 
 
ziraden gogortu, 
 
«proferzaz» ein bear zala 
 
proba ori jokatu. 
 
  
 
Elgoibar-era parte 
 
genduan bialdu, 
 
ango alkate jaunak 
 
euskun kontestatu: 
 
paratuko bidian 
 
egiteko segitu, 
 
berak eingo ebala 
 
plazia libratu. 
 
  
 
Urrengo Sapatua 
 
zan señaladue 
 
Elgoibarren ikusteko 
 
idi indartsue. 
 
Lau juan ziran eta 
 
bat egon notaue: 
 
Muxika-ko idi txiki 
 
gorri apaltxue. 
 
  
 
Atsalderako ziran 
 
zuri beillegiek 
 
ederto asitakoan 
 
egiten arraiek. 
 
Baiña azkenerako 
 
illundu begiek, 
 
geiau izan zirala 
 
aurreko txikiek. 
 
  
 
Axio eskumatatik 
 
Txordoa bestetik, 
 
larri ibilli zituen 
 
ogeta amabi. 
 
Geiago ezin eben 
 
alegiñagaiti, 
 
baiña ondo kunplituek 
 
ogeta amaika ta erdi. 
 
  
 
Erregoitiar majuek 
 
nun dozuez begiek 
 
sekula ez ezautzeko 
 
olango idiek. 
 
Ondo edukiaitik 
 
okelaz josiek, 
 
geiago izan zirala 
 
Aurreko txikiek. 
 
 
 
Errigoitiar majuek 
 
ezaize ikeratu 
 
galdutako diruek 
 
bozuez pagatu. 
 
Bi juan ezketiño 
 
batek bear galdu, 
 
galdu ta beranduan 
 
oi da akordatu. 
 
  
 
Orra amabost bertso 
 
ditugun jarriten 
 
ejenplugarritzako 
 
atariak aurten. 
 
Borondate onagaz 
 
dituguz egiten, 
 
gura daunak erosi 
 
Txakur aundi baten. 
 
  
 
              
              |