|  
              
               
  
 
Egia eta zuzentasuna. Au da gure Jaungoikua 
 
  
 
Enbeita'tar Balendin 
 
  
 
Biotza goibel amesak haundi 
 
Itxaropena geroko 
 
Geroa, zer da? gero zer dago? 
 
Duda asko bitarteko. 
 
Egi irudiz lorazko itzak 
 
Guzurraren babeseko 
 
Herri xearen gose egarria 
 
Honek ezdauzku aseko 
 
Egintza bidez ikuzten dana 
 
Hori dogu siniztuko. 
 
  
 
Guztion aita jainkua dala 
 
Eleisak dauzku aitortzen. 
 
Euskal herriari sinismen ori 
 
Ezda ain erreza kentzen 
 
Bakoitzak daukaz bere eretxiak 
 
Nerea noia agertzen, 
 
Famili baten batzuk aukeran 
 
Beste batzuek sufritzen 
 
Guztion aita da jauna 
 
Zergaitik gozuz banantzen? 
 
  
 
Demograsien izenarekin 
 
Kontzentzi bage zigorrez 
 
Herri bat emen sufritzen dago 
 
Menperatua Indarrez. 
 
Eleiztar asko ixilik dagoz 
 
Egia esaten bildurrez. 
 
Ta bitartian gure herria 
 
Juztisi eske negarrez 
 
Hau ikusi ta Jainkoa dala 
 
Sinezten ez dago errez. 
 
  
 
Persona bat naz ba dut sentzuna 
 
Ez naz sinezmen bakua 
 
Kontzentzia dut eta honekin 
 
Daukat zeregin naikua. 
 
Siniztuten dut badala norbait 
 
Gu baino goragokua 
 
Ez da gizonak eta diruak 
 
Indarrez sorturikua 
 
Egia eta zuzentasuna 
 
Hau da gure Jaungoikua. 
 
  
 
Jaungoikua ta juztisiagaz 
 
Indarrak ez du okerrik 
 
Eta jauntxuen menpetasuna 
 
ez da gaurkua bakarrik. 
 
Lenago ere artuak gera 
 
Emen naikua egurrik, 
 
Lur maite onek eleuke izango 
 
Zapaltzaillien bildurrik 
 
Geure artian ez balegoke 
 
Anai Euskaldun maltzurrik 
 
  
 
Belengo izarra agertu bazan 
 
Egia azalduteko, 
 
Herriak ditun eskubideak 
 
Gizonai erakusteko, 
 
Inoren gauzai bakean itxi 
 
Norberena zainduteko. 
 
Guk be badogu eskubidea 
 
Geuria eskatuteko, 
 
Geure lurrian estuntza gabe 
 
Aske bizi izateko. 
 
  
 
              
              |