Bertso paperak 1. Auteskunde bertso paperak
Markiñako distritoan. Bertso berriak
J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta
Auteskunde garaia laister etorriko zaigu. Antolaketan sartu dira politikalariak, legez ez, baina benetan bai. Hona hemen auteskunde garaiko bertso paper batzuk.
1
Milla zortzireun larogei eta
amaseigarren urtian
Martinez Rodas gure errira
etorri zan egunian b
azkari on bat ipiñi zeben
ostatuz Antonionian
komisiñau ta ajentientzat
martiaren zortzian. (sic)
2
Disponi zuten euren artean
beste batzar bat eiteko
jaube ta patroi danak batera
Rodasi botu emoteko
kontentu ziran batzar orrekin
Rodasen komisionatuak
sinistu zuten izango zi(r)ala
eurentzat emen botuak.
3
Esperantza ori artuta gero
ipiñi zuen aparian
patroi ta jaube batzarrekuak
firmatzen izan zirian
gero ajente izatekuak
ziraden deklaratuak
kalerik kale abiatzeko
batu deitezen botuak.
4
Rodastar oyek etzuten uste
eurak aña izaterik,
zeben diruaz eta indarrez
zeuzan danak arroturik
arrokeria eta indarra
errez dira sosegatzen
kontrariuak asi ezkero
eurak lez biar egiten.
5
Asi ziraden kontrariuak
martiaren amarrian
genterik gabe botuak billa
Aznarrentzako ustian,
borondatia zeukatenari
eskatzen giñon firmia
egun bietan berreun pasau
konformau izan zirian.
6
Ikusiarren diferentzi au
egun batetik bestera
alaz guztiz be egiten zigun
burla ta parre aukera
irabaztia seguru zeuken
kontatuak izan balitza
baña Aznarrek kenduko dio
Rodasi diputatutza.
7
Lore eder bat etorri jaku
Aznar Bizkaiko semea
Rodas jaun ori kentzeko emendik
Kastillanuen artera,
pelean dira alkarren kontra
aurten diputau izatera
bederatzireun ta ogetamarraz
Aznarrek bentaja atera.
8
Bentaja ori ez zuten uste
Rodasi ateratzia
orregatikan esaten dabe
pasauko zala faltzia
berreun boto Ondarruatik
bentajiaz urtetzia
Rodasi emen esan zioten,
ta artzeko konfiantzia
9
Ez dira berreun ez eta eun,
dira berro(g)etamazazpi
gose guziak kendu diotez
Ondarruan Aznarreri
bederatzireun ta ogetamar dira
kenduak Rodasi,
distritu ontan emongo'tzaguz
konsueluak Aznarri. (sic)
10
Ez degu biar kastillanorik
gure Bizkaiko lurretan
baizik Bilboko seme maitiak
dakienak gobernetan
biotz nobleko bilbotar maite
Aznar eta konpañia
ez gu(g)az aztu zergaitik degun
sarri zuen premiñia.
11
Agur zu Rodas urrengo arte
bizi zaitezte pakian
dirurik asko zabaldu dezu
zedorrentzako kaltian
oba zenduen ezpaziñate
metitu orren artian (sic)
ezin zeinke izan diputau emen
Bilboko semien artian.
12
Don Eduardo Aznar da
gure diputadu kortekua,
lagundutzeko gure premiñan s
ortu zeran gurasua
deseos giñan zu ikusteko
distritu Markiñakuan
eta aurrera ezagutzeko
errazoia dan moduan.
Bertso hauen gaia argi dago: auteskundeak dira. 1896an eginak dira.
Zortziko nagusian daude. Egilea ez dugu ezagutzen baina ingurukoa dela esango nuke. Bertsolari herritarra da, eskola gehiegirik gabe, eta tartean hutsen bat ere egiten duena.
Idazkera hutsak zuzendu ditut, baina egilearen hitz guztiak errespetatuz. Eibarren P. Orueren imprimategian atera zuten bertso paper hau.
|