L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1994 (1995) —Hurrengo artikulua







 

 

Ernaniko bertsoak

1962ko txapelketako kanporaketa
(1962-XII-10)

 

J.M.ª Etxebarria

 

        1962ko bertsolari txapelketan kanporaketa hauek egon ziran Gipuzkoan: uztailaren 8an Bergaran; uztailaren 22an Deban; abuztuaren 2an, Azpeitian; abuztuaren 4an, Oiartzunen; agorraren 30an, Beasainen; urriaren 7an, Tolosan; azaroaren 11an, Eibarren. Kanporaketa horietan aurrera joan ziren bertsolariak, hemengo saio honetan parte hartu zuten, txapelketara joango ziran bi aukeratzeko. Saioa Ernanin egin zen 1962ko abenduaren 10an. Lehenengo Mitxelena eta bigarren Lazkao-Txiki gelditu ziran, eta hauek joan ziren txapela jokatzera Gipuzkoatik. Beraz hemen aurkezten ditudan bertsoak Ernaniko saio horretakoak dira. Argitaraturik gabe daude, eta grafia dagoen bezala uzten dut, izki pikordunak kenduta. Errez ulertzen dira abestutakoak (1). Bestalde bertsoen neurriak ere dauden daudenean utzi ditut, akats eta guzti, egoera baten eta giro baten adierazgarri diralako. Gaiak ez ezik, nola osatzen zituzten bertsoak ere hor agertzen da. Iztuetak esaten duenetik bertso baten, Alfonso Irigoien ibili zen gai jartzaile.

 

(1) Kanporaketa horien emaitzak eta bertsolari guztien zerrenda ezagutzeko ikus Bertsolarien Txapelketa (30-XII-1962), 13-16. orrial. Auspoa, 22. alea.

 

                Bertsolariak

                ALBERDI, Jesus Egileor - Bergararra (Osintxo)

                LAZKAÑO, Manuel - Azpeitiarra

                MITXELENA, Joakin - Oyartzuarra

                IZTUETA, Jose Migel: «Lazkao-txiki» - Lazkaotarra

                IZAGIRRE, Akilino «Zepai» - Errezildarra

                URANGA, Manuel - Itziartarra

                LEKUONA, Jose Luis «Lexoti» - Ernaniarra

                GARMENDIA, Domingo - Berrobitarra

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.