Goizeko jardunaldia
Agurra
Alberdi
Nere barrena gaur alaittu du
onuntz etorri bearrak;
Euskalerriyak ain gutxi ditu
au bezin leku ederrak.
Gauza (y) au orla agindutzen dit
maitasunaren sugarrak,
egunon danoi, biotz-biotzez,
zer moduz Ernanitarrak?
Lazkano
Gizpuzku dana ikusten det
bertsoaren egarriyak;
nunbait jenteak jakin nai ditu
gure barrengo berriyak.
Ementxen gera au asetzera
beste gabe etorriyak.
Lendabiziko, Jaunak, egun on,
entzule maitagarriyak.
Mitxelena
Barrunbe dana betea dago
emen euskaldun jatorrez
ta beste asko sukalde-txoko
askotan entzuten daudenez;
ta barrenera sartu ezin zana
kanpoko aldean altabozez,
bertsu onekin entzule danak
agurtzen ditut biotzez.
Iztueta
Anai ta arreba zoragarriyak,
euskaldun itxurakoak;
badirade gaur gure bertsuak
entzutera bildutakoak;
agur eginaz artu nai ditut
goikuak eta bekoak;
eta egun on biotz-barrendik
entzule biotzekoak.
Zepai
Arren erruki izan dezala
guri agintzen digunak,
etorri dira anaiyak eta
arrebak eta lagunak;
urtian gutxi izaten dira
gaur bezelako egunak,
etorri gabe ezin gelditu
euskera maite degunak.
Uranga
Poz-atsegiñez astera nua
Ernani ontan lanari,
gure aurrean gaur begirata
paradisua dirudi,
Oinbeste anai, arreba maite,
lendabiziko zueri,
ta radiyotik toki askotan
aitzeko zai daudenori;
lendabiziko eskatzen diot
Jaunak egun on danori.
Lexoti
Biotzetikan besarkatze'ittut
emen dauden euskaldunak,
billera oek izaten dira
ezagutzeko lagunak,
Gu zortzi gera txapelketa au
jokatu bear degunak
ta kop'oder oi eaman dezala
obekin kantatzen dunak.
Garmendia
Gu zortzi lagun etorri gera
kantatutzeko pozean
ta ainbat euskaldun ikusten ditut
bertso berriyen gosean,
Beti eztago errex moldatzen
batek nai lukeen klasean;
batzuk aurrean bearko degu
beste batzuek atzean,
zuen gustora egingo degu
okerrik izan ezean.
IIgn. saioa
Zortzi bertsolariak, Ernaniko baserri bateko familiakoak dira. San Juanotan guztiak baserrian aurkitzen dira. Bazkal ondoren bertsotan asten dira:
Iruna bertso:
Alberdi (apaiza)
Ai gazte maite, zure osaba
dua zuri tentatzera
zure bideak abittu nai det
nik gaur golpez negurtzera;
osabagana sarritxuago
zatoz zu konfesatzera,
lengo bideak utzi itzazu,
oker diranak atzera,
edo bestela kondenatuta
inpernura juango zera.
Lazkano (aitona)
Lanean pasa ditu aitonak
bizitzako urte gustiyak,
lan gaizto asko emana dit nei
famili au dana astiak;
orain nastuta ikusten ditut
gorrotuz bata bestiak...
ainbat nekeren ondorenean
benetan gauza tristiak!
Nik neronena betia daukat
or konpon zaite guztiak.
Mitxelena (aita)
Gure etxian bizi modu bat
zoragarriya daukat nik:
nere aitonak jolas guztiak
biotz onez eramanik.
Osaba bate apeza ba-det
Ameriketan izanik,
beste senide otso batzuek
morroiarekin egonik;
etzait iruditzen etxe bat danik
obetogo bizi danik.
Iztueta (osaba amerikanoa, ezta legorra)
Zorioneko egun eder au
degu San Juan eguna
aparte geunden zenbait senidek
gaur alkar topau deguna.
Urte askotan Ameriketan
neukan bizitza illuna,
bañan azkenikan iritxi det
neure goguetan nuna;
ara berriro bildurikan gaur
dago senditza kuttuna.
Zepai (mayorazgua, 24 urteko mutilla)
Nere barrengo sentimentua
nai nuke adierazi,
naguen baño debillo ez det
nere bururik ikusi.
Gau eta egun lana egin da
gu ezin gerade bizi...
Gure ama kuttunari're
urtiak juan igesi,
oeta (b)ost urteko mayorazgoak
ez al du andre eder bat me(re)zi?
Uranga (anaia, soldadua; Afrikatik permisuarekin etorri dana)
Nere anaia biotzekoa,
bear didazu gaur entzun;
ai zuk eta nik txikitatikan
degu ainbeste maitasun!
Enteratu naiz zuk ere laister
nola esposau bear dezun;
baña ni andik etorri eta
miseriz nola naukazun,
gau baterako diru pixka bat
preparatutzen didazun.
Lexoti (18 urteko anai; baserrian bizi da)
Amairu urte nitun, ni nintzen
aurrikan lanin asiya,
biarra zer dan gaztetandikan
ni naiz ondo ikasiya,
Andik aparte berriz lanian
etxian asko ikusiya,
beti anayai entreatze'iot
irazitako guztiya.
Garmendia (etxeko morroi zarra)
Anai ta arrebak, neure bizitza
tristea eta elkorra
orregaitik neure gorputza
plakua eta igarra.
San Juan jaiak dirala eta
danak juerga eta parra
etxe orretan ba dago noski
morroi zarraren bearra.
Alberdi (osaba apaiza)
Osaba apaiza gaur milla gauza
ernetzen zaio burura,
ta iñork eztu etortzerik nai
ni bizi naizen lekura.
Erakutsitzen saiatutzen naiz
bide onezko oitura,
errezo eta dotriña onak
beti bear diran kontura,
iltzen naizenen gure Jainkuak
sartuko al nau zerura.
Lazkano (aitona zarra)
Aisatzen zaitut zure etxean
nere ordezko jarriya,
ezkon-lanetan otz ote zauden
ongi nago igarriya;
artatik dator familiyaren
galera izugarriya,
anai trastoak bidali'tzatzu
ta jarri andre berriya
ori egiten ezpadezu zuk
galdu zaigu baserriya.
Mitxelena (aita)
Aita zararek etxe onetan
ez dauka asko pozterik;
semeak ere bide txar asko
ikasi zuan gazterik.
Irabazitik ez du pentsatzen
txanpon bat iñoiz uzterik,
da morroiai're nai duna egin
ez daukat galerazterik,
aita zarrentzat ez da etxian
naigabe txarra besterik.
Iztueta (osaba amerikanoa)
Etxe onetan ederki nago
illoba, aita ta anaiz,
Ameriketatik etorri eta
esperantzatan nolanaiz.
Besteak gaizki dabiltza baña
baso goratutzen zait maiz;
Izan'e berez au izan degu
gure etxearen lan-gaiz
eta juratu!, zu morroi zarra,
zuretzaz oroituko naiz.
Zepai (baserriko mayorazgua)
Juan daneko zenbat urtian
baserrian gera bizi;
lana eginda gaitzikan nik ez
det ezer ikusi.
Egiten danik ez da ordaintzen
nai nuke adierazi;
bañan alare ola uzterik
nola ez duten merezi,
laguntzallerik ezpaldin bada
laister juan bi'et i(g)esi.
Uranga (soldaduzkan dagoena)
Soldaduzkaren suerte orrek
nauka Afrika-ko partian
denpora pixkat pasa bearra
neure buruen kaltian;
aizu, anaiya, nigaz zu pixkat
ia gogora zaitian
nik ez daukat ona etortzerik
emendik ara juatian,
ezta (y) asko zuzentzea're
emen nagon bitartian.
Lexoti (fabrikan dabillen anai gaztea)
Fabrikan ere ni maite naute
ez bai det iten okerrik
etxian ere gaur bitartian
ez daukat pama txarrik;
irabaziya anaiyai eman
eztago esan biarrik,
bost duroko bat nei ematen nau
San Juanetan bakarrik.
Garmendia (morroi zarra)
Morroi zarraren bizimodua
beti erdi-negarrean
ai! goizetikan illuntzera lan
atxurrarekin lurrean.
San Juanetan zuek festan da
ni ukullu baztarrean;
amerikanoa're ondo dagola
zillarrean da urrean...
ni ere zuen anaya naiz
Jaungoikuaren aurrean.
Alberdi (osaba apaiza)
Erri txikiko erretorea
nola nagon jakiñean
ni beti beintzat saiatuko naiz
otoi berdin-berdiñean.
Urte askuan nola nabillen
Euskalerri-jakiñean
nere otoitzak juango dira
goraño bide fiñean
nere bitartez sartu zaitezten
danok zeru urdiñean.
Lazkano (aitona)
Ara, apaiza, zuri itztxo bat
nago esan bearrean:
martxa koskorra ikusten bai det
gure baserri zarrean.
Iñork lanikan ez du egin nai
sortu giñan lurrean;
al baldin bada nik familiya
jarri nai det indarrian,
aspertutako neska zarren bat
ez al da zure errian?
Mitxelena (aita)
Ni naiz etxeko guraso zarra
kantatzeko atsegiñez;
ez det bizi nai, osaba, morroi,
ta semeak uts egiñez;
morroiak ere lan asko eta
omen dago jan ariñez;
mundu pixka au zetan pasatu
bea'ugu bide samiñez?
Batak bestea serbi dezagun
izerdiaren ordañez,
gauza pixka da, dakiguna da
gu bizi geran lur-gañez;
zertan onela asarre bizi
gaizki mintzatuz mingañez?
Esan liteke, bizi gindake
gu oso era apañez,
Baten faltean besteak beti
okerra beste ordañez.
San Juanak emen datozte
eztait zerbait eragiñez
eta etxia betia daukat
ollasko eta txanpañez;
famili dana nerenganduta
nai nuke erabat fiñez
auekin emen bertsuk botata
bazkari on bat egiñez.
Iztueta (osaba amerikanoa)
Anai ta illoba, mutil da morroi,
zurikeriyan aziyak,
usaiya bai du Ameriketan
eindako irabaziyak;
baña guziai ezin liteke
gaur kunplitu gutiziyak,
morroi zar onek gure (y) etxien
ba-ditu urte luziak
eta berari uzten dizkiot
nere ondasun guztiak.
Zepai (mayorazgua)
Gaur goizian'e goiz askorikan
ni nola naizen jaikiya,
baserritarrak izan biar du
ganaduan errukiya;
ni ere enaiz garai batian
bai gutxi edukia.
Orregatikan mundu guztiyak
dauka nere inbidiya;
gure etxean ere ba-dago
morroi on baten premiya.
Uranga (anai soldaua)
Anai maitea, erruki zaitut
orain zure esanian,
ikusten zaitut aspaldi ontan
oso bide zuzenian.
Gizarajua gau eta egun
larri or dabil lanian,
baña ni ere libratuko naiz
urtiaren azkenian;
ez apuratu, konponduko gera
etorritzen naizenian.
Lexoti (18 urteko anaia)
Fabrikan ere billatutzen det
neretzat lana bear aña;
etxian ere, gaztia naiz-ta,
egiten naute engaña;
beste zarragok, gogo-utziyagok,
lanari artu tamaña,
biartu naiz-ta, arrazoi auxe
jakin nai det alajaiña;
gero zer dote izango deten
esan naizak ba, anaiya.
Garmendia (morroi zarra)
Amerikanoari esan bia'izkat
anbat arrazoi egizko:
lengo bertsuan neretzat ditun
ainbat izketa mamizko.
Asarretikan len ondo gaude,
ori ez det nai berrizko;
pentsamentua nei egitea ez da
zure famili gogozko.
Nik morroi segituko det eta,
adiskide, eskerrik asko.
IIIgn. saioa
(biña-biñaka)
ALBERDI ETA LAZKANO
1go. Alberdiri bi puntu
Edaririk onena
degu ur garbiya.
Nik ez det sinistutzen,
oi ezta egiya.
Astelenetan nik ba-det
geioren premiya.
Urak legortutzen du
nere eztarriya.
Nazioen artean
gerra asten bada,
nere buruko illea
orduan joango da.
Esaten dutenaz, orrek
orain dauka moda;
egia baldin bada,
gauz au galdua da.
Lazkanori beste bi puntu
Auzoko sukaldian
lukainka zintzilik;
izugarrizko txerria
izan bea'ute illik.
Arrapatuko banitu
joanikan ixillik,
orduan ez uke izango
olako mutillik.
Pobria naiz, ez daukat
urre ta zillarrik...
gaur dauden txanpoi zarrak
patrikan bakarrik.
Ala ere ez daukat
iñoren beldurrik.
Osasuna dunak ez dik
ontasun bearrik.
2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso
Alberdi (jatetxean bazkaldu duena)
Janari gutxi barruan dula
ekarri dezu platera;
dudarik gabe nik neu gosiak
nijua ordañatzera;
galanki kobrau didazu eta
zuk zeuk kontuak atera:
zure etxera berriz ez nua
ni bazkairikan jatera.
Lazkano (jatetxeko nagusia)
Etxean nitun janari dunak
kasik ditu barrenean;
au jan artean pozik jardun da
aserretu azkenean;
pentsatuko du ni or galeran
segitutzea lanean;
gero zer jan dun aztu egin zaio
edanez pasa danean.
Alberdi
Pagatuta're ondo jatea
baida nere desiua;
baño (y) orrela ez det ikusten
nik zure kondeziua:
jan gutxi eman da galanki kobrau,
zeuretzat negoziua...
Zuk ere ondo ikasi zendun
Judasen ofiziua.
Lazkano
Aitor nezake, eztijoala
goseak eta egarri,
ez jakiñean iñor badago,
kolorean zaio igarri.
Pagatutzeko dirurik ez ta,
orain dago parregarri;
urrengoan zatozenean
diru geiago ekarri.
Alberdi
Diru pixka bat erun bearko,
kobratzen zalia zera;
zure etxetik ni inoiz triste
naiz lenago're atera.
Amar balio duana ogei
inguru kobratzen ai zera.
Bukaera txarra zuretzat dator,
mudatutzen ezpazera.
Lazkano
Tabernariyai nai liokena
dun konduta ona kendu;
a!! nik ez baña kliente txarrak
gaizkigo ukatzen du.
Gose xamarrik ote dijoan,
lotsik gabe esaten du.
Obe zenduke aldian sarri
orrela jango bazendu.
3 gn. Lau puntu emanda
Alberdi: Otzik, pozik, zorrotzik, bildotsik
Neure buruan ez daukat
iñundikan otzik;
barrua eztadukat
gaur ziero pozik.
Etxian baneduka
iltzeko bildotsik,
jiratuko nuke nik
kutxillo zorrotzik.
Lazkano: Pikardiya, erdiya, enbiriya, aundiya
Gaurko persona askok
duan pikardiya,
naiz ta berak ez izan
talentu erdiya.
Albokuarentzat beti
dute enbiriya,
gero orrek sortzen digu
galbide aundiya.
MITXELENA ETA IZTUETA
1 go. Bakoitzari bi puntu
Mitxelena
Gu ilgo gera, baña
ba-datoz gaztiak,
ori jakingo du ba
gaur mundu guztiak,
pena eman arren ba
lurra au uztiak,
lekua bear bai dute
sortzeko bestiak.
Ezkontzea da gauza
txarra eta ona,
gizona danari beti
gustatze'io gona,
t'ori da alkarrentzako
egiña dagona,
bestelan nondikan sortu
andre ta gizona?
Iztueta
Batzuen zoriona
besten naigabia:
au da batzuk pozetan
pena geiegia.
Inpernua ta zerua
diferente dia...
Ez danak zorionak
izango balia.
Euri premi aundian
jendiak zebiltzan;
aspalditxuan ez da
bustitzerik izan.
Nekazaria dabil
errukizko gisan;
nola len belarrik gabe
aldrebes dabiltzan
2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso
Mitxelena (Donostian soldadu dagoena)
Aizu neskatxa, ne baztarrean
gauza polita zu zaude;
eta entzun det Donosti ontan
omen zaudela mirabe;
da nik ez daukat ordu onikan
iñoiz zu ikusi gabe;
mundu onetan egin nahi nuke
ni zure gorputzen jabe;
era ortako izar polita
nungo alaba zerade?
Iztueta (Donostian neskame, mutillaren nobiyo)
Beraz, mutilla, gustatu zera
era ontako landarez;
apartexego egon zaiteze,
ala eskatzen dizut faborez;
gaurko mutillen berri jakiten
ez bai dago oso errez;
neskatxai gauza txuriak esan
josta nai luteke parrez...
Zui gustautako izar polita
goierritarra da berez.
Mitxelena
Zuekin bildutzen naizen ordutik
biotza daukat festean;
zorioneko soldaduzk'onek
nauka laguntza eskean;
neskatxakin'e ezin naiz egon
neuk nai deten ainbestean;
baiñan amaren launtzeko ere
nola etxean iñor eztean,
aber gu biok elkartzen geran
erropa txar ok uztean.
Iztueta
Nere iritziz, mutilla ere
zerade eder askua;
izketan beintzat maite nazula
ematen dizut juzgua.
Onduan zaude eta ez uste
nagoenik zapuztua;
bañan ez baida siñistekua
zenbait mutillen kontua;
biotzez maita zadazu baiñan
geldik eduki eskua.
Mitxelena
Beira, neskatxa, nere esanak
ez dira gero lizunak;
garbi ta argi eaman nai dizut
munduko eginkizunak;
zu neregandu nai zaitut beintzat
launtzen banau osasunak;
ta zuretzat eskeintze'izkitzut
nik dauzkaten ondasunak;
eta eskua mugiazten nau
biotzan berotasunak.
Iztueta
Ene mutilla, esan didazu:
maitatzen zaitut biotzez;
eta ni ere mutil onakin
eneiteke egon lotsez.
Gaur Donostiko neure etxera
ni biurtuko naiz pozez,
zure kontu polit eta gañera
esan dizkidazun gauzez...
Eun batzutara antz emango d'izut
egitan zabiltzan ala ez.
3 gn. Lau puntu emanez
Mitxelena: Illunabarrian, aurrian, ederrian, laburrian
Len esan dedan neskatxak
illunabarrian
ondotik bialtzen nau
tarteka aurrian,
bidean kotxen batek
joko naun beldurrian,
naiz juan ber izanarren
bide laburrian.
Iztueta: Deguna, eguna, biguna, laguna
Nere mutil jator au
biotzez biguna,
nork eztu estimatuko
olako laguna.
Lasai egon, iritxiko
zaigu eguna,
biok batera pozez
pasako deguna.
ZEPAI ETA URANGA
1 go. Bakoitzari bi puntu
Zepai
Dantza lotua Ernanin
egiten da lasai;
gazte asko nola dauden
orretarako zai;
jira ta bueltaka
makiña bat etsai;
gauza orrekin konforme
ez dagola Zepai.
Gazterikan dituzu
zuk zazpi nobiya;
zuk orain esan dezuna
eztala egiya.
Nere denboran beti
egitan naiz saya;
ez daukat, baña
ba-daukat premiya.
Uranga
Inpernuko legatzak
dirala aberatsak;
ara joandako animak
kottaduak, latzak.
Nik galduak daduzkat
orren esperantzak;
uste't artuko'it'tutala
San Pedro'ren giltzak.
Pikaruaren kulpaz
pagatzen du onak;
gauz ori lendabiziko
pentsau ber gizonak.
Bide orri aurrera
ematen dionak,
gauz ori egiten dutenak
ez dirade danak.
2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso
Zepai (txartelik gabe bertsoak entzutera joan dan goierritarra)
Goierritikan etorri'ranak
geiago era badia;
bertsolariak entzutiarren
ekarri degu idia;
Poz askorikan nik billatu det
ate ontara bidia...
Nola gaur jarri dezute?
Auxe formalidadia!
Uranga (sartzea galerazten dion atezaia)
Gaur Ernaniko bertso itia
zen aspalditik egiña;
ta periodiko ta radiotik
egin degu alegiña.
Berandu xamar allegau danak
dauka kobratu eziña;
zuk ere entrada izango zendun
leno akordau baziña.
Zepai
Munduan ba-da aittu nai duna
makiñatxo bat landare;
erremeditu ziteken ori
denbora pixkat juanda ere.
Zuretzat etzan galera aundirik
neri debalde emanda re...
Billeterikan ez dagolako
erdiak kanpuan alare.
Uranga
Emen askorek pentsatutzen du
sarri bakoitzak beria;
zu bezelaxe ate ondoan
asko geldituak dia.
Nik ezin naike, lagun maitea,
gaur utzi libre bidia;
ez pentsa gero ziñe maite au
danik izatez neria.
Zepai
Ai! a ze gogua ar diazu
izandu zaitut maitia;
ez jakiñian baldin bazaude
orain entera zaitia;
aundiya ein dezu ate onduan
nere kontra egitia;
kargu ori berriz artzen badezu
obeto saia zaitia.
Uranga
Lagun maitea konformau bear deu
ai! alkartasun obian;
ez al dakizu ate-gizonen
kontu asko nola dian.
Goiz partetikan sarreraik ez da
gelditu zera bidian;
gero emango dizut bat eta
etorri arratsaldian.
3 gn. Lau puntu emanez
Zepai: Garra, zarra, parra, indarra
Pixkat berotutzian
artzen degu garra;
jendiak orregaitik
egiten du parra.
Ba-dakit urtiak junda
nola nagoen zarra;
orregaitik gorputzian
falta det indarra.
Uranga: Maia, jaia, anaia, alaia
Nere emazte maitea,
preparatu maia;
gaur bota bear degu
egundoko jaia.
Kanpuan egondurik
etorri da anaia;
gero egingo degu
tertuli alaia.
LEXOTI TA GARMENDIA
1 go. Bakoitzari bi puntu
Lexoti
Sapelitze batian
joango ote ziñake?
Kontesta emango dizut
lenguaren truke.
Biraji oiek zer diran
ez dakigu guk'ere,
bañon pozikan ortan
saiatu nai nuke.
Sasoia dunak eztu
sentitutzen otzik.
Etzazula esan neri
gezur edo saltsik.
Nik berotzeko ez det
bat'e esperantzik;
sutan dagonak ez dago
Lexotiren antzik.
Garmendia
Prenda estimatua
gizonen biziya.
Gazte-gaztetatikan
nago ikasiya.
Gure mundu au ezpaita
gauza itsusiya;
izan dezagula urte
askoko graziya.
Artzairik abillenak
ezin gaitu ondu.
Jende gaiztua dan lekuan
emen naiko lan du.
Aita Santuak oraindik
orain esan du:
dotriñ berriya sortuta
eingo geala ondu.
2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso
Lexoti (motorren dijoana; oñezkoari anka ausi dio deskuidoz)
Motozikletan lengoan nijun
emendikan apartian;
nei Lekunberrin oi gertatu zait
Naparruko erri batian:
oñezko au kamiyoa atera
oi! zat neretzat kaltian,
eta nik anka ausi niyon ba
jo ta deskuido batian.
Garmendia (oñezkoa)
Gaur motorrean dabiltzan askok
daukate buru ariña,
Gañean jarri, martxa aundian joaten
eiten dute alegiña.
Ta nere anka gaxuak ba-du
Lexotiren utsegiña;
an okerrean etzan pasako
eskubin juan baziña.
Lexoti
Oñezkuak'e beti eztabiltz
Jaungoikuaren legian;
ni ondo nijuan nire ustetan
kamiyuan don legian.
Motuarekin ni beti motel
ibillitzen naiz beti an.
Ni eskuietik nijuan baño
au zegon kontrabidian.
Garmendia
Nere eskua ezkerra zan da
ni ibiltzen andik asi.
Au baño mutil traketsagorik
oraindik ez det ikusi.
karneta atera baño len
motozikleta erosi...
ai! orregatik pasatutzen da
emen ainbeste desgrazi.
Lexoti
Nik motuakin jo nuen eta
onek artu zuen miña;
frenuak ondo ematen ere
egin nuen alegiña.
Oñezkuak ere ezpaitu izaten
danak talentu berdiña
desgrazi ori etzan pasako
zu jator juan baziña.
Garmendia
Gaur dablitzan motozikleta oiek
ondo daude indarrean,
ta aien gañean dabiltzan asko
oso itxura txarrean.
Lexoti au're lenbizitikan
jokabide okerrean...
Onek obe luke artzai ibilli
Ernion o an larrean.
3 gn. Lau puntu emanez
Lexoti: Ajia, korajia, biajia, garajia
Gorputzian eztauka
Lexotik ajia;
lenguan Lapurdira
ein det birajia...
Arratsin ibiltzeko're
bai det korajia...
Ardiz betia daukat
nere garajia.
Garmendia: Justiziya, biziya, nagusiya, auziya
Juraduak ein bear
dute justiziya...
Teatru ontan dago
bertsuzko biziya...
emen bakarrak bear du
izan nagusiya
Onenak irabazi
dezala auziya.
IVgn. saioa
Zortzi bertsolariak bertso bana Txirritari buruz. Bakoitzak nai duan doñuan kanta lezake bere bertsoa: naiz, «aizak, i mottell, Mañontzi»renean, naiz «Gure antziñako guraso nobliak», naiz «Ikusten duzu goizean», naiz «Uso zuria» edo beste edozein doñuan.
Alberdi
Txirrita jauna, Ernanikoa,
beti dadukat goguan;
izan ere ain kantari ona
jatorritikan zeguan,
emen izan da beste mundura
ura're zala ba! juan;
nere partetik nik desio det
egon dedilla zeruan.
Lazkano
Ai!, gizon ori bertso lanari
eskeñi zen gazterik;
zoritxarrean, ez nuan izan
nere begiz ikusterik.
Arbol zar arek etzun merezi
igartu eta jausterik...
Aren onduan gu ezkerade
orri ximelak besterik.
Mitxelena
Txirritaren izenaz
zalla dago galtzen...
asi ta galdetzen
ura bezelakuak
zail dira billatzen.
Bertsolari guztien
txapeldun izan zen.
Ernani onetatik
ainbat gauz on sortzen...
ta zerura sortu zan
Ernaniko Latsen,
ta zerura sortu zan
Ernaniko Latsen.
Iztueta
Txirrita zanen aitzera asko
entzundakua nago ni!
baña nunbaitez, biarra latza,
artean gazte nintzan ni.
Zenbaitsu gusto bere bertsoaz
eman zenbait gizoni;
bere seaska zu izan ziñan,
zorioneko Ernani!
Zepai
Bat eliteke oraiñ abittu
gizon obiaren billa.
Amaika broma eder jarria,
leiala eta umilla.
Nik aginduta gure Jainkuak
ura nola etzuen illa,
biotzetikan erregutze'iyot
zeruan egon dedilla.
Uranga
Txirrita zana nola il zen
Ernani ontan sortuta,
Jaunan graziyan gaurko egunez
dago zeruan sartuta.
Gizarajua zenbatsu bertso
eder, goxo, kantatuta...
Gu ezkerade ezertxo ere
zurekin konparatuta.
Lexoti
Txirrita zana plaza askotan
len eman zuen pausua...
Gu bertsolari erdiak gera
ua zen berriz osua.
Eozin tokitan kantatzeko're
ain gizon kurajetsua.
Erri ontako semia izan zen
bertsolariyen maisua.
Garmendia
Txirrita zanak korrittuko zun
ainbat erri eta plaza;
ainbat ertenda sagardotegin
gero igual denpora pasa.
Euskaldun onak maiteko zuen
aren bertsozko jolasa...
baiñan arek zun ofiziyuak
oraindik ba-du arnasa.
|