Izuri berria: marlboroaren usaina
Joanes de Kakabeltz
Lerro hauetan esaten dena, Gotzon Garate idazlearen "IZURRI BERRIA" izeneko liburuari dagokio. Elaberriak, drogaren munduko ipuintxo bat kondatzen digu, Bilbon gertatua.
Raymond Chandler, Dashiell Hammet, era "Nobela Negra"ren idazle inportanteenak ezagutzen dituenarentzako, elaberri honek ez dio gauza handirik erakutsiko, egoera, kontaketa bera, hiztegia eta protagonistak hortik harturik, fidelki harturik baitaude.
Ez da ahaztu behar, "Nobela Negra" famatu hura, leku konkretu batean (Ipar Amerika), haro konkretu batean (mende hontako erdi haroan), irakurlego berezi batentzako eta batzuetan gero zinemara eramateko (gogoan eduki Humphrey Bogart eta bere zigarro itzalgaitza) idatzi zenik.
Orduan, baldintza hoietan sortu zen elaberri mota bat ezin da 1.982 urtean Euskalherriratu era emaitzak kalte soma ez dezan.
Are okerragoa, aukeratutako gaia hau heroina bezain polemiko denean, hau bezain konfliktiboa eta gure herriko gaurko gizartean honek dituen inplikazioak izanez.
Laburki esanaz, gauetik goizera Bilbo Manhattan bihurtzeak ez du inoiz erresultatu on bat emango. Ez behintzat literaturaren bidez gure egiazko arazoak serioski ukituak ikusi nahi ditugunentzako. Ez ote litzateke hobeagoa "Nobela Negra"ko titulu garrantzitsuenak euskaratzea, hauetako erdi-kopiak egin baino?
Beste aldetik ez da dena txarra izan behar Garatek erabiltzen duen hizkuntza ona da, elaberritxoa ulergarri eta irakurgarri da oso, eta euskaraz irakurtzen ohiturarik ez duenari entretenigarria izan dakioke.
Laburpena: Merezi du irakurtzea, Marlbororen usaina eta kea eskuz gogorki kendu ezkero.
|