L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-9 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Botoigabeko txaketen mundua

 

Mirari Korta

 

— Zergatik da botoigabea jantzita daramazun txaketa hori, aitona? galdetu zion behin Ikerrek bere aitonari.

        Aitonaren aurpegian irrifar bat agertu zen. Bere burura gaztetako oroitzapen ederren bat, bapatean etorri balizaio bezala. Era halaxe zen. Gelako beheko suaren epelean, honela, txaketa haren istorioa kontatzen hasi zitzaion.

        — Hara! Iker, badakizu nik gaztetan oso lanbide berezia nuela. Ni saltzailea nintzen. Bainan ez nonanahiko saltzaile bat! Bestela ez luke ezer berezirik izango. Nik planeta desberdinetan zehar saltzen nituen neure saltzekoak. Hauek izugarrizko maleta berde baten eramaten nituen. Denetarik zihoan bertan: zapatak, guraizeak, zapiak, ontziak, botoiak...

        Behin Botxaum izeneko planetara iritsi nintzen. Bai eta une ona hartu nuela bertara joateko. Hura nire harridura bertan ikusi nuen giroaz konturatu nintzenean. Zeren eta lehenengo eginbeharrak maleta nola eraman asmatzen joaten zitzaizkidan. Ba, esaten nuen bezala, oso giro arraroa nabaritu nuen. Bertako biztanleak presoak zebiltzan alde batetik bestera, burua makurturik eta gainera Botxaum planetaren beste berezitasun bat bertako hotza izanik, biztanleek zeramatzaten txaketek ez zuzen inolako loturarik. Hau da, ezin zituzten beren txaketak lotu, ez bait zeukaten botoirik. Orduan ulertu nuen horien presa eta burua makurruta eramatea. Korrika ibiltzean ez zuzen hainbesteko hotzik izango eta burua gorderik bertako haize hotzak ez zien hain zuzen jotzen aurpegian. Bati hurbildu nintzaion galdetuz.

        — Zergatik ez dizkiezue botoiak ipintzen zeuen txaketei eta artilezko kapeluak egiten haizeak ez diezazuen horrenbeste hotzik eman?

        — Nola? Botoiak? Artilea? Kapelua? Zu guztiz erotuta zaude. Zoaz Botxaumeko aztiaren etxera, berak kenduko baitizkizu hizkuntza berri bat asmatzeko gogoak eta.

        Kalean ez nuela zer eginik ikusirik, aztiarengana jotzea erabaki nuen. Eskerrak, gutxienik bertako giroa bero xamarra zela. Esan nion.

        — Ez al dakizue planeta honetan zer diren botoi, artile edo kapeluak?

        — Zer?

        — Badirudi ezetz.

        Hara, nik zuen hotzaren arazo hauek kentzea dudala esango banizu, zer erantzungo zanidake?

        — Ondo egin duzula nigana etortzean. Nik kenduko dizkizut txori horiek burutik.

        — Ezetz, ba!. Hara, ni beste planeta batetako biztanle bat nauzu eta bertan munduko gauzarik arruntena da txaketak botoiez eramatea eta buruan kapelu bat.

        — Baina, ea, esaten didazun, behingoz, zer esan nahi duten hitz horiek!

        Eta honela, maleta zabaldu, gauza piloa erakutsi ondoren eta eztabaida luzeak izanda gero, lortu nuen azti hura komentzitzea. Handik aurrera oso ondo, adiskide haundiak izan ginen biok, eta bera, oso pozik bizi zen zeren eta Botxaum planetako aztirik jakintsu eta garrantzitsuena baitzen eta berak, ordainez, egindako oparietako bat da nik daramazun txaketa hau. Eta hainbeste denboran botoirik gabe egon bada, beste horrenbeste ere iraun beharko du. Hain gauza bitxi eta hainbeste oroitzapen eder ez hotz apur bategatik zapalduak geratzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.